Alfred von Tirpitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfred von Tirpitz.

Alfred von Tirpitz (Küstrin, Brandenburgo, gaur egungo Alemania, 1849ko martxoaren 19a - Ebenhausen, Munichetik hurbil, Alemania, 1930eko martxoaren 6a) alemaniar almirantea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1892-1896 bitartean Alemaniako Itsas Armadako buru eta 1897-1916 Itsas ministro izan zen. Alemaniako gerrako ontzidi modernoa sortu zuen, Britainia Handiko itsas armada guztiz indartsuari aurre egiteko gai zena. Lehen Mundu Gerran, Gilen II.a enperadoreak aliatuei aurrez aurre erasotzea debekatu zion, eta urpeko ontzietara mugatu behar izan zuen alemaniarren ekina. 1916an kargua utzi zuen, Gobernuko zibilek haren asmoak onartzen ez zituztelako, eta 1917an Alemaniar Herriaren Alderdi Ultranazionalista eta Pangermanista sortu zuen. Diputatu izan zen 1924-1928 bitartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred von Tirpitz Aldatu lotura Wikidatan