Alfredo Di Stéfano
Alfredo Stéfano Di Stéfano Laulhé (Buenos Aires, 1926ko uztailaren 4a - Madrid, 2014ko uztailaren 7a[1]), La saeta rubia («gezi ilehoria») ezizenez, argentinar-espainiar futbolari eta entrenatzailea izan zen. 2000tik aurrera Real Madrileko ohorezko presidentea izan zen. Askoren ustez, munduko futbolaririk onenetakoa izan da.
River Platen eta Millonarios de Bogotàn ibili ostean, Real Madril futbol taldean jokatu zuen 1949. urteaz geroztik. 9 liga txapelketa, kopako bat eta Europako kopa 5 bider irabazi zituen futbol talde horretan[2]. Argentina, Kolonbia, Espainia eta Kataluniarekin internazionala izan zen.
Palmaresa
Selekzioarekin
- Argentina
- Copa América: 1947
Klubekin
- River Plate
- Primera División: 1945, 1947
- Hego Amerikako Kluben Txapelketa : 1948 (txapeldunordea)
- Primera División: 1945, 1947
- Millonarios
- Kolonbiako txapelketa: 1949, 1951, 1952,
- Kolonbiako Kopa: 1953
- Copa Bodas de Oro del Real Madrid: 1952
- Kluben arteko Munduko Kopa txikia: 1953
- Real Madrid
- Lehen Maila: 1954, 1955, 1957, 1958, 1961, 1962, 1963, 1964
- Errege Kopa: 1962
- Europako Kopa: 1955–56, 1956–57, 1957–58, 1958–59, 1959–60
- Kontinente arteko Futbol Kopa: 1960
- Kluben arteko Munduko Kopa txikia: 1956
- Kopa Latina: 1955, 1957
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfredo Di Stéfano |