Amerika Kopa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amerika Kopa
Antolatzailea CONMEBOL
Lehen ekitaldia 1916
Eremua Hego Amerika
Parte hartzaileak 32 (sailkapen fasean 209)
Garaipen gehien Uruguai Uruguai (15)
2011ko txapelduna Uruguai Uruguai
Herrialde txapeldunak 2011 arte.

Amerika Kopa (Copa América gaztelaniaz eta portugesez) Hego Amerikan eta selekzio nazionalen artean burututako futbol txapelketa nagusia da, CONMEBOLek antolatzen duena.

Amerika Kopa selekzio mailako hiru futbol txapelketarik garrantzitsuenetako bat da Munduko Futbol Txapelketa eta Europako Futbol Txapelketarekin batera. 2007ko Amerika Koparako 530 milioi pertsonako audientzia estimatu zen Latinoamerikan eta mundu mailan 4.000 milioi pertsonako audientzia metatua txapelketa eman zen 185 herrialdeen artean.

60. hamarkadararte ligaxkak jokatu ziren eta txapelketak Hego Amerikar Txapelketa izena izan zuen. 1975ean Europako Futbol Txapelketaren formatua hartu eta Amerika Kopa izena jaso zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen urteetan futbola geroz eta ospetsuago egiten ari zen kirol bat zen britainiar jatorriko etorkin eta merkatariek Hegoamerikara eraman ondoren. Kontinente horretako selekzioen artean jokatu zen lehen txapelketa 1910ean izan zen, Argentinak Maiatzeko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko lehiaketa bat antolatu zuenean, lehiaketa horretara Uruguai eta Txileko selekzioak gonbidatu zituelarik.

Txapelketa honek, 1984an British Home Championship txapelketa desagertu ondoren munduko selekzioen arteko txapelketarik antzinakoena bihurtu zena, hasiera batean ez zuen erregulaziorik izan, hasiera batean urtero ospatuz, baina ondoren noiz behinka baino ez zen ospatu. 1986an, CONMEBOLek bertako kide ziren hamar selekzioek derrigorrez parte hartu beharreko txapelketa bat ezartzea erabaki zuen, egoitza finko batean ospatuko zena. Sistema hau Argentinan ospatutako 1987ko Amerika Kopatik erabiltzen da, txapelketaren egoitza CONMEBOLeko hamar herrialdeen artean txandakatua delarik, Venezuelan osatuz 2007ko Amerika Koparekin eta ziklo berri bat hasiz Argentinan 2011tik aurrera.

1993tik, txapelketak 12 selekzio partehartzaile ditu. Hamar CONMEBOL osatzen dutenak dira: Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Paraguay, Peru, Uruguay eta Venezuela. Hamar hauei gonbidatutako beste bi gehitzen zaizkie, lehentasuna Concacafekoak dutelarik, eta, noizbehinka, AFCkoek (Asiakoak) ere parte hartuz. Gonbidatuen artean arrakastarik handiena Mexikoko selekzioak izan du, bi aldiz bigarren eta beste hirutan hirugarren egin baitu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uruguaiko selekzioa 1917an. Garaipen gehien lortu dituen selekzioa da.
Argentinak 14 kopa irabazi ditu.
Brasil hirugarrena da palmaresean.
Paraguaik bi txapelketa lortu ditu.
Luis Suárez 2011eko Kopa altxatzen.

Hego Amerikar Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Egoitza Irabazlea Emaitza Bigarrena
1916 Argentina Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1917 Uruguai Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1919 Brasil Brasil Brasil 1 - 0 Uruguai Uruguai
1920 Txile Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1921 Argentina Argentina Argentina ligaxka Brasil Brasil
1922 Brasil Brasil Brasil 3 - 0 Paraguai Paraguai
1923 Uruguai Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1924 Uruguai Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1925 Argentina Argentina Argentina ligaxka Brasil Brasil
1926 Txile Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1927 Peru Argentina Argentina ligaxka Uruguai Uruguai
1929 Argentina Argentina Argentina ligaxka Paraguai Paraguai
1935 Peru Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1937 Argentina Argentina Argentina 2 - 0 Brasil Brasil
1939 Peru Peru Peru ligaxka Uruguai Uruguai
1941 Txile Argentina Argentina ligaxka Uruguai Uruguai
1942 Uruguai Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1945 Txile Argentina Argentina ligaxka Brasil Brasil
1946 Argentina Argentina Argentina ligaxka Brasil Brasil
1947 Ekuador Argentina Argentina ligaxka Paraguai Paraguai
1949 Brasil Brasil Brasil 7 - 0 Paraguai Paraguai
1953 Peru Paraguai Paraguai 3 - 2 Brasil Brasil
1955 Txile Argentina Argentina ligaxka Txile Txile
1956 Uruguai Uruguai Uruguai ligaxka Txile Txile
1957 Peru Argentina Argentina ligaxka Brasil Brasil
1958 Argentina Argentina Argentina ligaxka Brasil Brasil
1959 Ekuador Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina
1963 Bolivia Bolivia Bolivia ligaxka Paraguai Paraguai
1967 Uruguai Uruguai Uruguai ligaxka Argentina Argentina

Amerika Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Egoitza Irabazlea Emaitza Finalista
1975 Hainbat Peru Peru 0-1, 2-0, 1-0 Kolonbia Kolonbia
1979 Hainbat Paraguai Paraguai 3-0, 0-1, 0-0 Txile Txile
1983 Hainbat Uruguai Uruguai 2-0, 1-1 Brasil Brasil
1987 Argentina Uruguai Uruguai 1 - 0 Txile Txile
1989 Brasil Brasil Brasil ligaxka Uruguai Uruguai
1991 Txile Argentina Argentina ligaxka Brasil Brasil
1993 Ekuador Argentina Argentina 2 - 1 Mexiko Mexiko*
1995 Uruguai Uruguai Uruguai 1-1 (pen:5-3) Brasil Brasil
1997 Bolivia Brasil Brasil 3 - 1 Bolivia Bolivia
1999 Paraguai Brasil Brasil 3 - 0 Uruguai Uruguai
2001 Kolonbia Kolonbia Kolonbia 1 - 0 Mexiko Mexiko*
2004 Peru Brasil Brasil 2-2 (pen:4-2) Argentina Argentina
2007 Venezuela Brasil Brasil 3 - 0 Argentina Argentina
2011 Argentina Uruguai Uruguai 3 - 0 Paraguai Paraguai
2015 Txile
2019 Brasil
  • Talde gonbidatua

Txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapeldunak Herrialdea Urte(ak)
15 aldiz Uruguai Uruguai 1916, 1917, 1920, 1923, 1924, 1926, 1935, 1942, 1956, 1959, 1967, 1983, 1987, 1995, 2011
14 aldiz Argentina Argentina 1921, 1925, 1927, 1929, 1937, 1941, 1945, 1946, 1947, 1955, 1957, 1959, 1991, 1993
8 aldiz Brasil Brasil 1919, 1922, 1949, 1989, 1997, 1999, 2004, 2007
2 aldiz Paraguai Paraguai 1953, 1979
2 aldiz Peru Peru 1939, 1975
Behin Kolonbia Kolonbia 2001
Behin Bolivia Bolivia 1963

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerika Kopa Aldatu lotura Wikidatan