Aliriko zubia

Koordenatuak: 43°16′29″N 2°02′04″W / 43.274696°N 2.034488°W / 43.274696; -2.034488
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aliriko zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUsurbil
Koordenatuak43°16′29″N 2°02′04″W / 43.274696°N 2.034488°W / 43.274696; -2.034488
Map

Aliriko zubia[1] Gipuzkoako Usurbil herriko Txikierdi auzoa eta Zubieta elkarlotuz Oria ibaia zeharkatzen duen zubi bat da.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorrotzeko zubiarekin batera Usurbilgo zubirik zaharrena da.[2] 1533an Zubietako herritarrek probintziari laguntza eskatu zioten aurrez eraiki zuten zubia konpontzeko.[3] 1549an Juan Pérez de Arrillagak bere testamentuan erreal bana utzi zien Usurbilgo 2 zubiei.[3] 1573an berriz ere laguntza eskatu zioten probintziari zubia konpontzeko.[4] 1574an zubitik Ychasau etxerako bide publikoa harriztatu zuten.[4] 1582an berriz konpondu zuten zubia[4] eta 1592an uholde batek suntsitu zuen.[3][4] 1593ko azaroan Sebastián de Oldaldagorrik Hondarribiko Batzarrari aurkeztutako eskaeraren ondoren berritu zuten.[3] 1623ko dokumentu batean Gipuzkoako Batzarrak egurrezko zubia berreraiki eta oinez, zaldiz eta kargatutako zaldiz pasatzeko moduan jartzeko agintzen du, 20 dukateko zigorreko mehatxupean. Oraindik ez zegoen gurdiak pasatzeko prestatua.[4] 1639an uholde batek puskatu zuen berriz ere.[4] 1741ean Zubietako Komunitateak Zestoako Batzarrari eskatu zion Usurbilek konpon zezala Aliriko zubitik Arrechea etxerako bidea, bertatik eramaten baitzituzten hildakoak Usurbilgo parrokiara eta oinezko eta zaldizkoentzat psasabide bakarra baitzen.[3] 1885ean inauguratu zuten kostako trenbidea eraiki zutenean zubia birmoldatu zuten eta alboko arku bat ezkutuan geratu zen.[4]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hareharrizko harlanduarekin eraikia dago eta erdi puntuko 3 arku handi ditu.[2][4] Oria ibaiaren gaineko 2 arku nagusiek 15,5 metro eta 22,20 metroko zabalera dute.[4] Harlanduzko zubi-brankak ditu arkuen arteko pilareetan ur korrontea alboetara bideratzeko, zilindro itxurakoak ur gora, zorrotzak ur behera.[2] Gaineko bideak 3,5 metroko zabalera du.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aliriko zubia» Usurbilgo Toponimia (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
  2. a b c d «Aliriko zubia» Usurbilgo ondarea ezagutzen (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
  3. a b c d e Luis., Murugarren Zamora,. (1974). Usúrbil, Aguinaga, Urdayaga y Zubieta. Caja de Ahorros Municipal ISBN 8450063957. PMC 4741361. (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
  4. a b c d e f g h i j «El puente de Alliri» Revista LasarteOria (Lasarte-Oria) (66) (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]