Ami Boue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ami Boué (1794ko Martxoaren 16a - 1881eko Azaroaren 21a), Austriar geologoa, Hamburgon jaioa eta Geneva eta Parisen hezia.

Gaztetan Edinburgoko Unibertsitatera joan zen medikuntza ikastera, baina bertan Robert Jameson irakasleak geologia eta mineralogiaren inguruko ikasketak eman eta hori ikasi nahi zuela erabaki zuen.

1820an Essai géologique sur l'Ecosse (Entsegua Eskoziako Geologian) idatzi zuen; bertan arroak eruptiboen inguruko deskribapen zehatzak egiten zituen. Alemania, Austria eta Hegoaldeko Europa bisitatu zituen eta ikerketa geologikoen gurasoetako bat dugu. Société Géologique de France sortu zuen 1830an. 1841an Vienara bizitzera joan eta Austriar bilakatu zen.

Mémoires géologiques et paléontologiques (Paris, 1832) eta La Turquie d'Europe; observations sur la geographie, la géologie, l'histoire naturelle (Paris, 1840) argitaratu zituen besteak beste.

1847an Wollaston Domina eman zioten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ami Boue Aldatu lotura Wikidatan