Amilcare Ponchielli

Wikipedia, Entziklopedia askea
83.44.189.32 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 13:31, 19 urtarrila 2016
Ponchielliren omenezko marmolezko monumentu, Joan Paulo II.a lorategi publikoetan (Cremona).
Amilcare Ponchielli

Amilcare Ponchielli (Paderno Fasolaro, Cremona, Italia, 1834ko abuztuaren 31aMilan, Italia, 1886ko urtarrilaren 16a) musikagilea izan zen.

Bizitza

Milanen egin zituen ikasketak. 1856. urtean lehen opera aurkeztu zuen, I promessi sposi. 1873-1875 urteetan bi ballet eta lau opera idatzi zituen.

La Gioconda (1876), Ponchielliren operarik famatuenak, Arrigo Boitoren libretoa du eta Victor Hugoren Angelo-n oinarritua da; arrakasta handia lortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Milango Kontserbatorioko irakasle zelarik, besteren artean, Puccini izan zuen ikasle. 1881-1886. urteetan Bergamoko katedraleko musika-zuzendaria izan zen, eta eliza-musika idatzi zuen han. Beste opera batzuk: I lituani (1874, Lituaniarrak) eta Marion Delorme (1885).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amilcare Ponchielli Aldatu lotura Wikidatan