Amilcare Ponchielli
Wikipedia(e)tik
Amilcare Ponchielli italiar musikagilea izan zen (Paderno Fasolaro, Cremona, 1834 - Milan, 1886). Milanen egin zituen ikasketak. 1856. urtean lehen opera aurkeztu zuen, I promessi sposi. 1873-1875 urteetan bi ballet eta lau opera idatzi zituen.
La Gioconda (1876), Ponchielliren operarik famatuenak, Arrigo Boitoren libretoa du eta Victor Hugoren Angelo-n oinarritua da; arrakasta handia lortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Milango Kontserbatorioko irakasle zelarik, besteren artean, Puccini izan zuen ikasle. 1881-1886. urteetan Bergamoko katedraleko musika-zuzendaria izan zen, eta eliza-musika idatzi zuen han. Beste opera batzuk: I lituani (1874, Lituaniarrak) eta Marion Delorme (1885).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.