Bjarne Riis
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Jaiotza data | 1964ko apirilaren 3a |
| Jaiotza herria | Herning |
| Jaiotza herrialdea | Danimarka |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea |
| Profesional taldea(k) | |
| 1986 1987 1988 1989 1990-1991 1992-1993 1994-1995 1996-1999 |
Roland Skala Lucas Toshiba Systeme U Castorama Ceramiche Ariostea Gewiss Deutsche Telekom |
| 1999- | Team Saxo Bank (zuzendari) |
| Garaipen nagusiak | |
| 1996an Frantziako Tourra | |
Bjarne Riis (Herning, Danimarka, 1964ko apirilaren 3a - ) Frantziako Tourra irabazi duen txirrindulari daniar bakarra da.
1986. urtean egin zuen debuta. Hasierako urteetan ez zuen garaipen handirik izan. 1989. urtean lehenbiziko etapa garaipenak izan zituen Italiako Giroan eta Etorkizuneko Tourrean.
1992. urtean Danimarkako txapeldun izatearekin bere txirrindulari ibilbideak bultzada handia izan zuen eta hurrengo urteetan garaipen handiak lortu zituen, tartean 1996. urteko Frantziako Tourra. 2007. urtean Kopenhagen emandako prentsaurreko batean 1993 eta 1998 artean EPOz dopatu izana onartu zuen[1] eta Tourreko garaipena eztabaidatua da, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) ez baitu oraindik erabakirik hartu.
1999. urtean Suitzako itzulian erori eta erretiratu egin zen. Ordutik aurrera Danimarkako Team Saxo Bank taldeko zuzendaria da. Bere gidaritzapean izandako garaipen handienak, 2006. urtean Italiako Giroa (Ivan Bassok) eta 2008. urtean Frantziako Tourra (Carlos Sastrek) izan dira.
Palmaresa [aldatu]
Itzuli handietan:
- Frantziako Tourra (1*)= 1996
- Tourreko etapak (4) = 1993, 1994, 1996(2)
- Italiako Giroa
- Giroko etapak (2) = 1989, 1993
Danimarkan:
- Danimarkako Itzulia (1) = 1995
- Danimarkako errepideko txirrindulari txapelketa (3) = 1992, 1995, 1996
- Danimarkako erlojuzkontrako txirrindulari txapelketa (1) = 1996
- Midtbank Sari nagusia, Herning (2) = 1996, 1998
- Århusko Sari Nagusia (1) = 1997
Besterik:
- Etorkizuneko Tourra (3 etapa) = 1989, 1990 (2)
- Coppa Sabatini (1) = 1995
- Amstel Gold Race (1) = 1997
- Euskal Bizikletako etapa bat = 1998
| Aurrekoa Miguel Indurain |
Frantziako Tourraren irabazlea 1996 |
Ondorengoa Jan Ullrich |