Phil Anderson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Phil Anderson.

Phil Anderson (Londres, 1958ko martxoak 20) Skippy ezizenduna, australiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1980 eta 1994 artean, denbora horretan 86 garaipen lortu zituelarik.

Zaletu bezala Australiako txapeldun izan zen 1978an.

Profesional bezala garaipen ugari lortu zituen, horien artean klasiko garrantzitsuak, Amstel Gold Race edo Züricheko txapelketa kasu, etapakako proba ospetsuak, Suitzako Itzulia edo Dauphiné Liberé kasu, baita etapa garaipenak ere Itzuli Handietan, Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean kasu.

Tourrean, bere emaitzarik hoberenak bere lehen urteetan lortu zituen. 1981ean maillot horia jantzi zuen lehen ez europarra izan zen. 1982an, 5. amaitu zuen, etapa garaipen bat lortu zuen, gazterik hoberenaren sailkapena irabazi zuen eta 9 egunez izan zen probako lider, sailkapen nagusiko 5. postu hori ordurarte australiar batek lortu zuen hoberena izan zelarik. 5. postu hau 1985eko edizioan ere errepikatuko zuen. 1983an 9. eta 1981 eta 1984an 10. ere izan zen.

Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, Phil Andersonek kirol honi lotuta jarraitu du txirrindularitza proben antolatzaile bezala.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981

1982

  • Etapa 1 Tourrean eta gazterik hoberena Jersey white.svg

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

1992

1993

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]