Ana Urkiza
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Ana Urkiza Ibaibarriaga | |
| Jaio | 1969ko urtarrilaren 10a | |
| Ondarroa (Bizkaia) | ||
Ana Urkiza Ibaibarriaga (Ondarroa, Bizkaia, 1969ko urtarrilaren 10a - ) euskal idazle eta itzultzailea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Informazio Zientzietan lizentziaduna eta enpresa-komunikazioan aditua da. Komunikazio aholkularia eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da ogibidez. Gainera, itzultzaile eta artikulugile ere bada, Deia egunkarian eta Karmel aldizkarian, besteak beste.
Ipuingintza landu du batez ere, eta hainbat sari irabazi ditu, Agustin Zubikarai eta Tene Mujika sariak, besteak beste.
Argitaratu dituen liburuen artean aipatzekoak dira: Desira izoztuak (2000) eta Bekatuak (2005) ipuin-bildumak; Gela ilunetik (2000) eta Bazterreko ahotsa (2002) poesia-liburuak; haur eta gazte literaturan, Betaurrekoak ditut eta zer? (2001), Hondartzako kioskoa (2001), Ondarruko piratak (2003), Amak plastakoa eman dit (2004), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (2006) eta Nire hiriko poemak (2006).
2006an zortzi euskal idazle emakumezkori egindako elkarrizketak argitaratu zituen liburu batean: Zortzi unibertso. Zortzi idazle.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Ipuina
[aldatu] Narrazioa
- Desira izoztuak (2000, Elkar)
- Bekatuak (2005, Elkar)
[aldatu] Poesia
- Gela ilunetik (2001, Hiria)
- Bazterreko ahotsa (2002, Elkar)
- Nire hiriko poemak (2006, Pamiela)
[aldatu] Saiakera
- Zortzi unibertso, zortzi idazle (2008, Alberdania)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Ana Urkiza literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Ana Urkiza Alberdanian
- (Euskaraz) Ana Urkiza: "Gizonezkoak ez du nire liburua egiteko premiarik ikusten" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-03-25)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.