Andoni Sarriegi
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Andoni Sarriegi Eskisabel | |
| Ezizena | Murumendi | |
| Jaio | 1946ko abuztuaren 13a | |
| Beasain (Gipuzkoa) | ||
Andoni Sarriegi Eskisabel (Beasain, Gipuzkoa, 1946ko abuztuaren 13a - ) euskal idazlea, euskalaria, euskararen sustatzailea eta itzultzailea da. Mekanikako ingeniari teknikoa (1967) eta Hizkuntza Plangintzako diplomaduna (1995) da ikasketaz. 1966tik 1980ra, euskara irakasle izan zen; eta, 1980az geroztik, hizkuntza teknikari eta itzultzaile. Beasaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko buru izan zen urte askoan. 2007an, erretiroa hartu zuen Administrazioko lanetatik. Hala ere, bere bizi guztian bezala, euskalgintzan dihardu orain ere.[1][2][3]
Bost libururen egile, bakarka; beste 11ren egilekide, talde lanean; 27 liburu euskaratuak eta argitaratuak (teknikoak asko); beste 21 euskaratu eta webgune batean jarriak; eta argitaratutako beste 9 liburu, itzultzailekide gisa, talde lanean. UZEIko eta Elhuyarko hainbat lanetan partaide. Zeruko Argia, Argia, Elhuyar, Goierritarra, Beasain jaietan eta Senez aldizkarietan argitaratuak ditu hainbat artikulu.[2]
1990. urtean, Euskaltzaindiak emandako Azkue saria jaso zuen, Ikerketa atalean, bere Materialen erresistentzia liburuarengatik.[4][1]
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Haur eta gazte literatura
- Belartzelaiko mutikoteak (1977, Mensajero)
- Kabri (1983, Elkar)
[aldatu] Hizkuntzalaritza
- Hizkuntz ordezkapena Goierrin (1992, Gerriko)
- Alfabetatzearen hastapenak Goierrin. Aurresaioak eta 1967tik 1975erakoak (2000, Goierriko Euskal Eskola)
[aldatu] Ikasliburuak
- Materialen erresistentzia (1989, Elhuyar). Buruxkak liburutegi digitalean online eskuragarri, dohainik.[5]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b Felix Ibargutxi Otermin: «Andoni Sarriegi Eskisabel», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ a b «Andoni Sarriegi Eskisabel», Euskal Idazleen Elkartearen webguneko orria.
- ↑ Andoni Sarriegi Eskisabel (2009): «Idazmakinetatik itzulpen memorietara», Senez, 37. zenbakia, 2009.
- ↑ «Azkue sariketak (1975-1990)», Euskaltzaindiaren webguneko orria.
- ↑ Andoni Sarriegi Eskisabel (1989): Materialen erresistentzia, Buruxkak liburutegi digitalean online eskuragarri, dohainik.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Andoni Sarriegi, Literaturaren Zubitegian.