Umandi
Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal, "Umandi" izengoitiaz, (Araia, 1902ko uztailaren 16a - Gasteiz, 1993ko azaroaren 21a) euskal idazlea izan zen.
1919an hasi zen euskara ikasten. Espainiako Gerra Zibilean gudari talde batekin ibili zen, harik eta Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte pasatu zituen kartzelan. 1953an Parisa joan zen erbesteratua eta, han, Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean. Euskaltzain urgazlea izan zen eta Euzko Gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Parisko Euskal Kulturaren Alde erakundeko idazkaria izan zen 1962. urteaz geroztik. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen. Obra nagusiak: Bizkaierazko aditz-erak (1955); Gramática Vasca (1955), gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika; Aurreruntz. Porvenir, Euskel-betekizunak (1977); eta Gentza bearrean izeneko eleberria. Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an, urte bete iraun zuena. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Nobela
- Gentza bearrean (1985, Kardaberaz)
[aldatu] Saiakera
- Euskal betekizunak (1977, Kardaberaz)
- Euzkadi'ren ebazkizuna burubidezko oñarriak (1985, Eset)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Andoni Urrestarazu literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Umandiri buruzko artikulua euskonews.com web gunean
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.