Araia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Araia

 Araba
Araia Aratz menditik ikusia.jpg
Araia, Aratz menditik ikusia
Udalerria Asparrena
Araia non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Araia
Araia non dagoen adierazten duen Arabako mapa
Araia
Koordenatuak: 42°53′23″N 2°18′57″W / 42.88972°N 2.31583°W / 42.88972; -2.31583Koordenatuak: 42°53′23″N 2°18′57″W / 42.88972°N 2.31583°W / 42.88972; -2.31583
Garaiera 604 m
Biztanleria 1.218

Araia Asparrena udalerriko herrietako bat da. Asparreneko hirigune nagusia da, eta populazioaren hiru laurdenak biltzen ditu. Izan ere, 1.218 biztanle zituen 2006an. Araia aberatsa da uretan, batez ere Zirauntza ibaiaren sorburuak dakarren ur emari handiarengatik; horri esker, Miko izozki fabrikarena da herriko ekonomia jarduera nagusia (izozkigintzarako ur ugari behar baita).

Araiako eliza, pilotalekutik ikusia

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordokiaren eta mendiaren artean dago, Arabako lautadaren ipar-ekialdeko ertzean, Aratz eta Umandia mendien hegoaldeko magalean. Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirauntzako ur-jauzia, ibai horren sorburutik hurbil
  • Zirauntza ibaiaren sorburua: herrian, el nacedero («sorburua») esaten diote.
  • Marutegiko gaztelua: haitz baten gainean dago, eta aztarnak baino ez dira geratzen.
  • San Pedro eliza: XV. eta XVI. mendeen artean egina, herriko erdigunean dugu.
  • Udaletxea: Asparreneko udaletxea Araian dugu, 1771n egindako eraikina da, Herriko Enparantzan kokatua.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umorezko Antzerki Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuan, 1993az geroztik, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdi arrakastatsua antolatzen dute herrian.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alipendi Kirol Kluba da Araiako kirol klub bakarra, 1926an futbol klub gisa sortua. Gaur egun, futbol taldeak ez ezik, saskibaloi eta eskubaloi taldeak ere baditu.[1]

Araiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Araia Aldatu lotura Wikidatan


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa