André Citroën
Wikipedia(e)tik
André Citroën (Paris, Frantzia, 1878 - 1935) ingeniaria eta industrialaria izan zen, Citroën automobil fabrikatzailearen sortzailea.
1915. urtean, eguneko 55.000 obus egiten zituzten berak sortutako arma-fabrikan. Lehen Mundu Gerra amaitutakoan ibilgailuak egiten hasi zen sailean; lehen automobila 1919. urtean kaleratu zuen. Trakzioa aurreko gurpiletan duen ibilgailua berak sortu zuen, 1934. urtean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.