André Hercule de Fleury

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
André Hercule de Fleury; Hyacinthe Rigaud-ek egindako erretratua

Kardinal eta politikari frantsesa (Lodève, 1653 - Paris, 1743). Fréjusko apezpiku eta Luis XV.aren irakasle izan zen; haren uste osoa irabazi ondoren, Estatuko ministro, Borboiko dukearen ordezko (1726) eta kardinal izendatua izan zen. Barnean, ekonomia eraberritu zuen, eta hala finantzak hobeto administratu zituen. Kanpoko politikan, Espainiarekin zituen harremanei esker, merkataritza bultzatu zuen, eta bakeari eutsi. Hala ere, Poloniako Erregetzarako Gerran parte hartzera behartu zuten, negoziazio baten bidez berehala bukarazi bazuen ere (Vienako Ituna, 1738): Estanislaok, eta haren bidez Frantziak, Lorrena hartu zuen, Polonia uztearen truke. Ezin saihestu ahal izan zuen Austriako Erregetzarako Gerra. Bere garaikideek beldurtitzat eta handitasunik gabekotzat erizten zioten Fleuryren politikari, baina hura ministro izan zen garaia Luis XV.aren erreinaldiko zoriontsuenetakoa izan zen.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak