Anglosaxoiera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anglosaxoiera
Ænglisc, Anglisc, Englisc
Non mintzatzen den:
Hizkuntza galdua: XIII. mendean Erdi Aroko ingeles bilakatuta
Hizkuntza familia: Indo-Europarra
 Germaniarra
  Mendebaldeko Germaniarra
   Anglo-Frisiarra
    Anglosaxoiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak:
Erakunde araugilea: arautu gabea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: ang
ISO 639-3: ang 

Anglosaxoiera edo antzinako ingelesa (Ænglisc, Anglisc, Englisc) anglosaxoiek eta bere ondorengoek egungo Ingalaterra ia osoan eta egungo Eskoziako hego-ekialdean V. mendetik XII. mendera hitz egiten zuten hizkuntza da[1], ingelesaren arbasotzat hartzen dena. Egun geratzen zaiguna bere idatzizko irudipena besterik ez da.

Mendebaldeko Germaniar hizkuntza izan zen, antzinako frisieraren senidea zena. Bost kasu gramatikalak erabiltzen zituen (nominatibo, akusatibo, genitibo, datibo eta instrumentala, nahiz eta azkena arraroa izan) eta baita singularra eta plurala. Substantibo guztiek genero zuten: adibidez, sēo sunne (eguzkia) femeninoa zen, se mōna (ilargia) berriz maskulinoa. IX. mendetik aurrera, antzinako eskandinavieraren eragina jasan zuen, eskandinaviar hizkuntzetako bat zena.


[aldatu] Adibideak

Hona hemen Gure Aita anglosaxoieraz:

Lerroa Anglosaxoiera Euskara
[1] Fæder ūre þū þe eart on heofonum, Gure Aita, Zeruetan zaudena,
[2] Sī þīn nama ġehālgod. santu izan bedi zure izena.
[3] Tōbecume þīn rīċe, Etor bedi zure erreinua.
[4] ġewurþe ðīn willa, on eorðan swā swā on heofonum. Egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere.
[5] Ūrne ġedæġhwāmlīcan hlāf syle ūs tō dæġ, Emaguzu gaur egun honetako ogia.
[6] and forgyf ūs ūre gyltas, swā swā wē forgyfað ūrum gyltendum. Barkatu gure zorrak, geuk ere gure zordunei barkatzen diegun bezala.
[7] And ne ġelǣd þū ūs on costnunge, ac ālȳs ūs of yfele. Eta ez gu tentaldira eraman, baina atera gaitzazu gaitzetik
[8] Sōþlīċe. Amen.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Crystal, David (2003), The Cambridge Encyclopedia of the English Language, Cambridge University Press, ISBN 0521530334 
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak