Antioko X.a Eusebio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antioko X.a Eusebio, Seleuzidar dinastiakoa, Siriako errege izan zen K. a. 95 eta K. a. 90 bitartean. Antioko IX.a Eusebioren semea zen. Bere erregealdia, K. a. 95ean hasi zuen, eta, bere lehen lorpena, bere erdi lehengusu/lehengusu bigarrena zen Seleuko VI.a Epifanes garaitzea izan zen, honela, zuela gutxi gertatu zen bere aitaren heriotza mendekatuz. Hartu zituen ezizenek, bere historiaren zati handi bat kontatzen dute: Eusebio (bere aitaren titulua zena) eta Filopator (bere aita maite duena), biek ohoratzen zuten bere aita. Bere domeinua, ez zen Antiokia baino haratago hedatzen. Behin eta berriz borrokatu zuen Seleukoren lau anaien, nabateo eta partiarren aurka. Seleuko VI.aren anaietako batek, Filipo I.a Filadelfok, hiritik kanporatu zuen. K. a. 90. urtearen ondorengo bere ekintzak, ez dira ongi ezagutzen.

Beraz, bere erorketaren data zehatza, ez da ezagutzen. Flavio Josefok, K. a. 90 inguruan erahila izan zela dio, partiarren aurka borrokan ari zela, eta bere Antiokiako jabetza, jada galdua zuen Filipo I.aren mesedetan, Apianok, Tigranes II.a Handiak Siria K. a. 83an inbaditu zuenean garaitua izan zela dioen bitartean, baina, kasu horretan, bi daten artean gertatutko bere ekintzak, ez dira ezagutzen. Antioko X.aren seme bat, Antioko XIII.a Asiarra izenekoa, errege bezeroa izan zen Sirian, Ponpeiok Tigranes garaitu ondoren.


Aurrekoa
Seleuko VI.a Epifanes
Seleuzidar erregea Demetrio III.a Eukarios, Antioko XI.a Epifanes eta Filipo I.a Filadelforekin batera
K. a. 95-K. a. 90
Ondorengoa
Antioko XII.a Dioniso edo Tigranes II.a Handia Armeniakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko X.a Eusebio Aldatu lotura Wikidatan