Antonio Banderas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio Banderas
Antonio Banderas
Antonio Banderas aktorea 2010an.
Datu pertsonalak
Izen osoa José Antonio Domínguez Banderas
Jaio 1960ko abuztuaren 10a
(53 urte)
Espainia Málaga, Andaluzia (Espainia)
Bikotekidea(k) Ana Leza (1987–96)
Melanie Griffith (1996-gaur egun)
Lan nabarmenenak 27 horas (1986)
Mujeres al borde de un ataque de nervios (1988)
¡Átame! (1990)
Philadelphia (1993)
Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles (1994)
Two Much (1995)
Desperado (1995)
The Mask of Zorro (1998)
The 13th Warrior (1999)
Sariak Donostia Saria
IMDB IMDBko fitxa

José Antonio Domínguez Banderas, ezagunagoa Antonio Banderas izenez, (Málaga, 1960ko abuztuaren 10a - ) espainiar aktore eta zinema zuzendari bat da.

2008an Donostiako Zinemaldian urtero eman ohi den Donostia Saria jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Antonio Domínguez Banderas (Malaga, España, 1960ko abuztuaren 10a) aktore eta zinema zuzendari da. Golden Globe, Tony eta Emmy sarietarako izendatzen duten lehen aktore espainarra da.

Madrilen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik aktore izan nahi zuen Antoniok, eta ARA antzerki-eskolan (Malaga) hasi zuen lan egiten. 19 urterekin Madrilera joan zen madrileko mugimenduaren garaian, han antzerki txikietan parte hartu zuen Pedro Almodovarrekin lan egin arte. Pedrorekin Goya sariak irabazteko bi aldiz izendatuta egon zen.“Matador” eta “¡Atamé!” filmengatik.

Hollywood[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madonnaren bideoklip bati esker ospetsuagoa izatea lortu zuen. 1992an Hollywooden debutatu zuen “Los reyes del mambo” filmarekin. Garai horretan ez zekien ingelesa eta fonetikaz Ikasi behar izan zituen testuak. Tom Hanksekin lan egin zuen “Philadelphia” filmean , film honek bi Oskar irabazi zituen eta Hollywooden geratu zen beste filme batzuk egiteko. Harrezkero Tom Cruise, Brad Pitt, Jeremy Irons, Meryl Streep, Glenn Close, Winona Ryder bezalako aktore ospetsuekin lan egin du.1999an Crazy in Alabama zuzendu zuen eta geroago Summer Rain Malagan. 2005ean Malagako seme kutuna izendatu zuten.

Melanie Griffithekin harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Lezarekin ezkondu zen 1988an.. “Two Much” filmean Melanie Griffith ezagutu zuen, Anarekin ezkonduta zegoen bitartean. Haien artean harremana sortu zen eta 1996an Anaz dibortziatu zen. Gaur egun ezkonduta daude eta alaba bat daukate, Stella del Carmen deritzona.

Aste Santua Malagan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero bere familiarekin Aste Santua pasatzera Malagara doa. "San Juan" kofradiako bazkidea da eta Malkoen Amaren tronuko maiordomo da. "Las lagrimas de San Juan" martxa hitza sortu du, martxa hau himno bihurtu eta prozesioaren ibilbidean abesten da. Ostegun Santuko gau guztietan Antoniok Itxaroko Ama sorbaldan eramaten du. Malagako kofradia elkarteak 2011 urterako pregoilari izendatu zuten.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Banderas eta Melanie Griffith senar-emazte eta aktoreak.
Antonio Banderas aktorea 2009ko Donostiako zinemaldian.
Antonio Banderas aktorea 2007an.
Antonio Banderas eta Salma Hayek aktoreak 2011an.

Aktore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pestañas postizas (1982)
  • Laberinto de pasiones (1982)
  • El Señor Galíndez (1983)
  • Y del seguro... ¡líbranos señor! (1983)
  • Los zancos (1984)
  • El caso Almería (1984)
  • Caso cerrado (1985)
  • Réquiem por un campesino español (1985)
  • La corte de Faraón (1985)
  • 27 horas (1986)
  • Puzzle (1986)
  • Delirios de amor (1986)
  • Matador (1986) (Goya sarietara izendatuta)
  • Así como habían sido (1986)
  • El placer de matar (1987)
  • La ley del deseo (1987)
  • El Acto (1987)
  • Bâton Rouge (1988)
  • Bajarse al moro (1988)
  • Mujeres al borde de un ataque de nervios (1988)
  • Aventis (1989)
  • La Blanca Paloma (1990)
  • ¡Átame! (1990) Victoria Abrilekin (Goya sarietara izendatuta)
  • Contra el viento (1990)
  • Terra Nova (1991)
  • Una mujer bajo la lluvia (1991)
  • Madonna: Truth or Dare (1991)
  • Los reyes del mambo (1992)
  • ¡Dispara! (1993)
  • Philadelphia (1993)
  • La casa de los espíritus (1993)
  • De amor y de sombras (1995)
  • Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles (1994)
  • Of Love and Shadows (1994)
  • Nunca hables con extraños (1995)
  • Miami Rhapsody (1995)
  • Assassins (1995)
  • Two Much (1995)
  • Desperado (1995)
  • Four Rooms (1995)
  • Evita (1996)
  • The mask of zorro (1998)
  • The 13th Warrior (1999)
  • The White River Kid (1999)
  • The body (2001)
  • Spy Kids (2001)
  • Original Sin (2001)
  • Femme fatale (2002)
  • Frida (2002)
  • Ballistic: Ecks vs. Sever (2002)
  • Spy Kids 2 (2002)
  • And starring Pancho Villa (2003)
  • Once Upon a Time in Mexico (2003)
  • Imagining Argentina (2003)
  • Spy Kids 3D: Game Over (2003)
  • Shrek 2(2004) (ahotsa)
  • La leyenda del Zorro (2005)
  • Take the lead (2006)
  • Bordertown (2006)
  • Shrek 3, (2007) (ahotsa)
  • Shrek the Halls (207) (ahotsa)
  • Puss in Boots (2008) (ahotsa)
  • My Mom's New Boyfriend (2008)
  • The other man (2008)
  • Thick as thieves (2009)

Zuzendari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Crazy in Alabama (1999)
  • Bordertown (2006)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Banderas Aldatu lotura Wikidatan