Fernando Fernán Gómez
Wikipedia(e)tik
Fernando Fernández Gómez (Fernando Fernán Gómez gisa ezagutua), (Lima, Peru, 1921eko abuztuaren 28a - Madril, Espainia, 2007ko azaroaren 21a) espainiar idazle, aktore, gidoilari, zinema zuzendari eta antzerkilaria izan zen. Espainiako Real Academia de la Lenguako kide izan zen 2000ko urtarrilaren 30a, B eserlekuan. 6 Goya irabazi zituen, zuzendari, aktore zein gidoilari moduan.
Bere filme ezagunenen artean El viaje a ninguna parte, El abuelo eta La lengua de las mariposas daude.