Alfredo Landa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfredo Landa
Datu pertsonalak
Izen osoa Alfredo Landa Areta
Jaio 1933ko martxoaren 3
Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñea
Nafarroa (Euskal Herria)
Hil 2013ko maiatzaren 9a
(80 urte)
Espainia Madril (Espainia)
Bikotekidea(k) Maite Imaz Aramendi
Lan nabarmenenak La marrana
El bosque animado
La vaquilla
Los santos inocentes
Sariak 1988, 1993 eta 2007an, Goya Sariak
2008an, Vianako Printzea Saria
1984an, Canneseko Zinemaldiko Aktore Onenaren Saria
IMDB IMDBko fitxa

Alfredo Landa Areta (Iruñea, 1933ko martxoaren 3a - Madril, Espainia, 2013ko maiatzaren 9a) nafar aktorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfredo Landa Iruñean jaio zen, aita guardia zibila zuela. Haurtzaroa Aribe eta Figueresen igaro zuen eta 12 urte zituelarik familia Donostira aldatu zen. Hiri honetan Zuzenbidea ikasten hasi zen baina, Espainiako Antzerki Unibertsitarioan sartu eta zenbait obra taularatu ostean, ikasketak utzi eta Madrila jo zuen, aktore izateko asmoz[1]. Madrilen antzerkian eta bikoizketa aktore gisa jardun zuen. 1962an debutatu zuen zineman, José María Forquéren Atraco a las tres filmean[2]. Honen ondotik, besteak beste, Juan de Orduñaren Nobleza baturra (1964) eta Fernando Fernán Gómezen Ninette y un señor de Murcia (1965) egin zituen.

1970eko hamarkadako lehen erdia Landismoaren aroa izan zen. Garai honetako 35 filmetan beti antzeko pertsonaia interpretatu zuen, matxista, harroputza sexu kontuetan eta erreprimitua. No desearás al vecino del quinto (Ramón Fernández, 1970), Vente a Alemania, Pepe (Pedro Lazaga, 1970) eta Aunque la hormona se vista de seda (Vicente Escrivá, 1971) dira film horietako batzuk[1].

1976an Juan Antonio Bardemen El puente filmatu zuenetik, beste era batzuetako lanak egiten hasi zen. 1981an José Luis Garciren El crack, Mario Camusen Los santos inocentes (1984) eta José Luis Cuerdaren El bosque animado (1987) dira, agian, Landaren maila baieztatu zuten filmak. Bietan egindako lanengatik jaso zituen sari garrantzitsuak: Canneseko Zinemaldiko Aktore Onenaren Saria aurrenekoarekin (Paco Rabalekin batera), eta Goya Saria bigarrenari esker. Bere karrerako bigarren Goya Saria 1992an lortu zuen, José Luis Cuerdaren La Marrana filman egindako lanagatik.

Telebistarako ere lan ugari egin zuen. 1992ko ospakizunak zirela eta ekoitzi zen El Quijote telefilmean Santxo Panzarena egitea egokitu zitzaion. 1997-98 denboraldian bera izan zen Espainiako Antena 3 kateak eman zuen En plena forma telesaileko protagonista, eta 2000. urtean Tele 5ko Don José telesailaren errepartoaren buruan egon zen. Hiruzpalau urteko etenaldiaren ostean 1999an itzuli zen zinemara, José María Borrelek zuzendutako El árbol del penitente komediarekin.

Maite Imaz donostiarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten, Ainhoa, Idoia eta Alfredo. 2007an Espainiako Zinemako Akademiaren Ohorezko Goya jaso zuen eta 2008an, berriz, Kulturaren Vianako Printzea Saria[3].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El hombre, ese desconocido (1963)
  • Escuela de maridos (1963)
  • Confidencias (1963)
  • Primera fila (1964)
  • El tercer rombo (1966)
  • Estudio 1 (1965)
  • Tiempo y hora (1965)
  • Ninette y un señor de Murcia (1984)
  • Tristeza de amor (1986)
  • El Quijote de Miguel de Cervantes (1991)
  • Lleno, por favor (1993)
  • Por fin solos (1995)
  • En plena forma (1997)
  • Los Serrano (2003)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]