Four Rooms

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Four Rooms
Datuak
Jatorrizko izenburua Four Rooms
Izenburua euskaraz Lau Gela
Urtea 1995
Estreinaldia 1995eko abenduaren 25a
Generoa Komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 102 minutu
Aurrekontua 4 milioi dolar
Banatzailea Miramax Films
(Walt Disney Studios Motion Pictures)
Zuzendaria
Allison Anders
Alexandre Rockwell
Robert Rodriguez
Quentin Tarantino
Ekoizleak
Lawrence Bender
Gidoilariak
Allison Anders
Alexandre Rockwell
Robert Rodriguez
Quentin Tarantino
Aktoreak
Tim Roth
Antonio Banderas
Jennifer Beals
Paul Calderon
Sammi Davis
Valeria Golino
Madonna
David Proval
Ione Skye
Lili Taylor
Marisa Tomei
Tamlyn Tomita
Musikagileak
Combustible Edison
Esquivel
Argazkilariak
Rodrigo García
Buillermo Navarro
Phil Parmet
Andrzej Sekuła
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Four Rooms (euskaraz Lau Gela) 1995eko Allison Anders, Alexandre Rockwell, Robert Rodriguez eta Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendarien komedia filma bat da, zuzendari bakoitzak filma osatzen duten lau atal edo geletako bana zuzendu zuelarik, hortik filmaren izenburua.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtezar gaua, Hotel Mon Signor deritzon hoteleko Sam (Marc Lawrence) arretaguneko langileak bere postua laga eta bere etxera senide eta lagunekin gaua pasatzera doa, une labur batez bere lankidea den Ted-i (Tim Roth) gau hartako haren betebeharrak azaltzen dizkiolarik.

Sarrerako kredituak The Pink Panther Show marrazki bizidunetan oinarriturik daude, filmaren hasieran "Vertigogo" abestia entzuten delarik. Ondoren filma lau atal edo geletan banatzen da:

The Missing Ingredient (Osagai galdua). Allison Andersek zuzendua.

Sorgin talde batek hoteleko ezkonberrien gelan daude, bertan beraien jainkosa "bizitzaren fluiduaz" berpizten saituko dira: ernal-hazia.

The Wrong Man (Okerreko Gizona). Alexandre Rockwellek zuzendua.

Senar-emazte batzuk haserretu eta tartean Ted morroi hartzen dute, jeloskortasun eszena baten erdian topatuko delarik.

The Misbehavers (Hezigabeak). Robert Rodríguezek zuzendua.

Mafia-gizon baten seme eta alaba txikiak sekulako deabrutzar bihurriak dira. Ted gela hartatik bizirik irten nahi baldin badu bi haurren umezaina izan beharko du.

The Man From Hollywood (Hollywoodeko Gizona). Quentin Tarantinok zuzendua.

Hollywood umorista ospetsuenak bere lagunak hoteleko gelarik onenera eramaten ditu. Ted haien apustu arriskuttsu batean buru-belarri sartuko da. 1950eko hamarkadan Steve McQueen eta Peter Lorre aktorrek antzeztu zuten Alfred Hitchcock zinema zuzendariaren telesaileko atalean oinarritua dago, han ere apustu berbera agertzen baita.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Osagai galdua"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Okerreko Gizona"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Hezugabeak"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bettyren etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Hollywoodeko Gizona"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]