Antonio Elortza belodromoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau belodromoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta».
Anoetako belodromoa
Udalerria Donostia
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Gipuzkoa
Koordenatuak 43°17′55.59″N 1°58′20.15″W / 43.2987750°N 1.9722639°W / 43.2987750; -1.9722639Koordenatuak: 43°17′55.59″N 1°58′20.15″W / 43.2987750°N 1.9722639°W / 43.2987750; -1.9722639
Garaia 1965
Helbidea Anoetako kirolgunea, Amara auzoa
Antonio Elortza belodromoa non dagoen adierazten duen Donostia erdiguneko mapa
Antonio Elortza belodromoa

Antonio Elortza belodromoa edota Anoetako belodromoa Gipuzkoako Donostia hiriburuko Amara auzoan dagoen belodromo bat da. Hain zuzen ere, Anoetako estadioa eta Anoetako miniestadioarekin batera, Anoetako kirolgunea izeneko eremuan kokatzen da. Eraikinak 5.500 ikusleentzako gaitasuna du.

Antonio Elortza Muxika (1911 - 1976) legazpiarraren omenez jarri zioten izena, kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea izan baitzen, bai eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea ere.

Ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan teilatupeko atletismo nahiz motocross lehiaketak, nahiz ikuskizun eta musika emanaldiak ere ospatu ohi dira. Orain gutxi arte Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Euskadiko Sei Orduak ere hementxe ospatu ohi ziren.

Bestalde, 1986ko Donostiako Zinemaldian Oliver Stonek zuzendutako Salvador filma pantaila erraldoian proiektatu zenetik, urtero Zinemaldi garaian filma emanaldiak proiektatu ohi dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]