Antonio Fogazzaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio Fogazzaro

Antonio Fogazzaro (Vicenza, Italia, 1842 - Vicenza, Italia, 1911) italiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean doktorea zen, baina legeak utzi zituen idazle izateko.

Miranda bertsoz idatzitako eleberrian (1871) emakumearen arima aztertzen du. Malombra (1881), Daniel Cortis (1885) eta Poeta baten Misterioa eleberrietan giza grinak jarri zituen joera mistikoen kontra, eta eztabaida sutsuak piztu zituen. Piccolo mondo antico (1895) Risorgimentoko (1848-1859) politika barruan gizonaren bizitza azaltzen saiatu zen. Aldiz, Piccolo mondo d´oggi obran ateismotik federako pasabidea adierazi zuen. Il Santo liburua (1905) Elizaren ustetan modernistegia zelako Indizean sartua izan zen.

Bere Barne Egunkaria eta Aitortzako koadernoak liburuetan, materialismoaren kontrako jarrera azaldu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Fogazzaro Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]