Antonio Salieri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Salieriren erretratua

Antonio Salieri (Legnano, 1750eko abuztuaren 18a - Viena, 1825eko maiatzaren 7a) italiar musikagile, orkestra-zuzendaria eta irakaslea izan zen. 1774an, Vienako gorteko musikagile izendatu zuen Jose II.a enperadoreak. 1788-1824 urte-bitartean, gorteko kapera-maisua izan zen. Operak idatzi zituen batik bat, Austrian, Frantzian eta Italian aurkeztu zituenak. 1804tik aurrera operak idazteari utzi zion, eta eliza-musika lantzen hasi zen. Salierik ikasle ugari izan zuen, Beethoven, Liszt eta Schubert, besteak beste, eta Joseph Haydnen adiskide izan zen. Mozarten arerioa izan zen Vienako gortean, eta hura pozoitu izanaz ere salatu zuten, arrazoirik gabe ordea. Berrogei bat opera idatzi zituen alemanez eta italieraz. Opera aipagarrienak: Les Danaïdes (1784); La grotta di Trofanio (1785); Tratare (1787). Operez gainera, oratorioak, kantatak, mezak, sinfoniak, kontzertuak, ganbera-musika eta klaberako sonatak idatzi zituen, besteak beste.

Obrak

Operak

  • La vestale (1768, Viena)
  • Le donne letterate (commedia per musica, (1770, Viena)
  • L'amore innocente, (1770, Viena)
  • Don Chisciotte alle nozze di Gamace, (1771, Viena)
  • La moda, ossia I scompigli domestici (1771, Viena)
  • Armida, (1771, Viena)
  • La fiera di Venezia, (1772, Viena)
  • Il barone di Rocca Antica, (1772, Viena)
  • La secchia rapita, (1772, Viena)
  • La locandiera, (1774, Viena)
  • La calamita de' cuori, (1774, Viena)
  • La finta scema (commedia per musica, (1775, Viena)
  • Daliso e Delmita, (1776, Viena)
  • L'Europa riconosciuta, (1778, Milan)
  • La escuela de los celosos, (1779, Venezia)
  • La partenza inaspettata, (1779, Erroma)
  • Il talismano, (1779, Milan)
  • La dama pastorella, (1780, Erroma)
  • Der Rauchfangkehrer, oder Die unentbehrlichen Verräther ihrer Herrschaften aus Eigennutz, (1781, Viena)
  • Semiramide, (1782, Munich)
  • Les Danaïdes, (1784, Paris)
  • Il ricco d'un giorno, (1784, Viena)
  • La grotta di Trofonio, (1785, Viena)
  • Prima la musica e poi le parole, (1786, Viena)
  • Les Horaces (1786, Versailles)
  • Tarare, (1787, Paris)
  • Axur re d'Ormus, (1788, Viena)
  • Cublai gran kan de' Tartari, (1788, ez zen antzeztu)
  • Il pastor fido, (1789, Viena)
  • La cifra, (1789, Viena)
  • Catalina,(1792, ez zen antzeztu)
  • Il mondo alla rovescia, (1795, Viena)
  • Eraclito e Democrito (1795, Viena)
  • Palmira regina di Persia, (1795, Viena)
  • Il moro, (1795, Viena)
  • Falstaff ossia Le tre burle, (1799, Viena)
  • Cesare in Farmacusa, (1800, Viena)
  • L'Angiolina, ossia Il matrimonio per sussurro (1800, Viena)
  • Annibale in Capua, (1801, Trieste)
  • La bella selvaggia (1802, ez zen antzeztu)
  • Die Neger, (1804, Viena)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Salieri Aldatu lotura Wikidatan