Antso III.a Gaztelakoa
Antso III.a Gaztelakoa (Toledo, 1134 -Toledo, 1158ko abuztuaren 31a), desiratua ezizenaz ezaguna, Gaztelako erregea (1157 - 1158) izan zen[1].
Errekonkistan parte hartu zuen Calatravako ordena eratuz. Alfontso VII.a Gaztelakoa eta Berenguela Bartzelonakoaren seme nagusia izan zen. Bere aitaren erreinaldian 1149an "Naiarako erregea" zuen titulua. Aita hiltzean bere erresuma bitan zatitua izan zen: Antsok Gaztelako Erresuma eta Toledo jarauntsi zituen, eta Fernando anaiak, berriz, Leongo Erresuma. Biek sinatu berria zuten aliantza 1158an Toledon hil zenean.
1151ko urtarrilaren 30ean[2] Blanka Nafarroakoa, Gartzia V.a Nafarroakoaren alaba, ezkondu zuen. Seme bi izan zituzten: Alfontso oinordekoa eta Gartzia infantea, umea zela 1156an hilda (erregina ere hil omen zen erditzean). Litekeena da beste seme bat izatea.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Szabolcs de Vajay, "From Alfonso VIII to Alfonso X" "Studies in Genealogy and Family History in Tribute to Charles Evans on the Occasion of his Eightieth Birthday" liburuan, 1989, 366-417. orr.
- ↑ Biasteriko Forua
Ikus, gainera [aldatu]
| Aurrekoa Alfontso VII.a Gaztelakoa |
Gaztelako erregea 1157 - 1158 |
Ondorengoa Alfontso VIII.a Gaztelakoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |