Errekonkista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errekonkista, 790-1300

Errekonkista (gaztelaniaz eta portugesez Reconquista, katalanez Reconquesta) Iberiar Penintsulako iparraldeko erresuma kristauek Al-Andalus musulmana azpiratzeko prozesu militarrari nazioartean ematen zaion izena da. Covadongako bataila 722an hasieratzat jotzen da, eta amaiera 1492ko Granadako erresumako konkistarekin gertatu zen.

Historiografia modernoaren ikuspuntutik, errekonkista (berriro konkistatzea hain zuzen) terminoa ez da zuzena. Izan ere, Gaztelako erregeek euren burua Toledoko erresuma bisigodoaren ondorengotzat jotzen ahalegindu arren, erresuma kristauak konkista musulmanaren ondoren eratu ziren. Gainera, berriz ikuspuntu moderno honen arabera, errekonkista kontzeptu murritza da, bertsio kristaua baino ez baitu erakusten, musulmanena baztertuz. Hortaz, Konkista kristaua edo Iberiar Penintsulako konkista feudala gisako terminoak iradoki dira azken urteotan, errekonkistak daraman zama ideologikorik ez daukatenak. Nolanahi ere, Errekonkista da gehien erabiltzen jarraitzen den terminoa, hain da zabaldua.

Al-Andalusko kolonizazioa ez da Iberiar Penintsulara mugatu daitekeen gertaera, garaiko testuinguru europarrean gizarte feudalaren hedapenaren garaia baita, feudalismoaren bihotzetatik (frankoen kokagunetik) kanporantz. Honela, Irlandako konkista ingelesa, alemaniarren ekialderako hedapena, Gurutzaden bidez Lurralde Santuen okupazioa, besteak beste, prozesu beraren beste adibide batzuk izango lirateke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errekonkista Aldatu lotura Wikidatan