Aomori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aomori

Aomori
Aomori bandera

Aomori armarria

Ofiziala 青森市
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tōhoku
Aomori
Koordenatuak

40°49′0″N 140°45′0″E / 40.81667°N 140.75000°E / 40.81667; 140.75000Koordenatuak: 40°49′0″N 140°45′0″E / 40.81667°N 140.75000°E / 40.81667; 140.75000

Aomori non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Aomori
Eremua 824.54 km²
Biztanleria 291.307 bizt.
Dentsitatea 353 bizt./km²
www.city.aomori.aomori.jp

Aomori (青森市 Aomori-shi?) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da. izen bereko prefeturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 291.307 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aomori izenak "baso urdina" esan nahi du eta hiriaren ondoko muino batean zegoen baso txiki bati erreferentzia egiten omen dio.

Ingurunea Jōmon Aroan dagoeneko populatua izan zela erakutsi dute indusketa arkeologikoek. Sannai-Maruyama arkeologia eremuan k.a. 5.500 - 4.000 arteko aztarnak aurkitu dira.

Heian Aroan Iparraldeko Fujiwara leinuaren lurraldea izan zen baina emishi jendeak populaturik zegoen. Kamakura Aroan Fujiwaratarren gainbehera etorri zen eta Tsugaru leinuak hartu zituen lurralde zabal hauek eta ondoan dagoen Namioka herrian gaztelua eraiki zuten. 1626an Moriyama Yashichirōk tsugarutarren aginduz herria sortu zuen eta Aomori izena eman zion, nahiz eta 1783 arte ez zen popularizatu izena.

1872an Aomori eta Hakodate (Hokkaido) hirien arteko ferry zerbitzua ezarri zen eta 1891ean Tokiorekin lotuko zuen trenbidea iritsi zen. Garrantzi estrategikoa hartzen zihoanez 1898an hiri estatusa lortu zuen. 1910an hiriaren zati handiak erre egin ziren. Gertaera honetatik errekuperatu eta handitzen jarraitu zuen, 1924an esate baterako kaia handitu zuen.

Toki estratejikoan egonik 1945ean Aomorik hegazkin estatubatuarren bonbaketak jasan zituen. 1.767 pertsona hil ziren eta hiriaren %88a suntsituta gelditu zen. Azkar berreraiki zuten hiria.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutsuko Badiaren ertzean dago eta hegoaldean Hakkōda mendiak ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Aomori, Aomori)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.5 12.8 20.1 28.3 30.0 33.5 35.1 36.7 35.9 30.5 23.8 21.1 36.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.5 2.0 5.9 13.1 18.5 21.5 25.5 27.6 23.7 17.7 10.7 4.5 14.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −23.5 −24.7 −18.4 −12.2 −1.4 4.0 6.5 8.9 3.0 −2.4 −12.1 −20.6 −24.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −4.3 −4.3 −1.8 3.2 8.3 13.2 17.6 19.3 14.6 7.8 2.4 −1.6 6.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 144.9 116.0 69.5 60.7 78.8 82.2 102.6 129.3 119.8 106.0 131.7 148.6 1289.9
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 24.4 19.9 17.0 11.6 10.5 9.3 10.4 10.6 14.0 16.9 21.3 24.4 190.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 27.7 24.5 19.5 3.5 0 0 0 0 0 0.3 8.8 22.4 106.7
Eguzki orduak 56.7 72.9 140.8 187.3 210.1 180.7 177.3 190.8 160.0 152.9 91.4 54.7 1675.6
Hezetasuna (%) 78 76 70 67 70 79 81 79 77 74 73 77 901
Iturria (1): 気象庁[1]
Iturria (2): Kishōchō[2]

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aomori Nebuta Matsuri jaialdia abuztuaren 2 eta 7 artean ospatzen da urtero eta Japonia iparraldeko jaialdi ezagunena da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]