Aomori (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aomori prefetura
青森県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Aomori
Eskualdea Tōhoku
Map of Japan with highlight on 02 Aomori prefecture.svg
Azalera
9.607,11 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.373.164 (2010)
154 bizt/km²
Uhartea Honshu
Aomori prefeturako mapa.

Aomori prefetura (青森県 Aomori-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Aomori hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meiji berrezarkuntza arte, Aomori prefeturako ingurua Mutsu probintzia izan zen.

Aomori hiriak sute suntsigarri bat jasan zuen 1910eko maiatzaren 3an. Haize bibiek eraginda, suteak hiri osoa erre zuen: 26 pertsona hil ziren eta 160 zauritu; horrez gainera, 5.246 etxe erre ziren.

Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuen B29 bonbaketariek hiriaren % 90 bonbardatu zuten.

1985eko martxoan, 23 urteko lanen ondoren, 53,85 km luzeko Seikan tunelak Honshū and Hokkaidō uharteak lotu zituen, eta 1988an, 3 urte geroago, bi uharteen arteko trenbidea inauguratu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aomori prefetura Honshūko prefeturarik iparraldekoena da, eta Hokkaidō uhartearen aurrez aurre dago, bien artean Tsugaruko itsasartea dagoela. Hegoaldean Akita eta Iwate prefeturak ditu mugakide. Shimokita penintsula Honshūko punturik iparrekoena da. Shimokita penintsularen eta Tsugaru penintsularen artean Mutsu badia dago. Bi penintsulen artean, halaber, Natsudomari penintsula dago, besteak baino txikiagoa; Ōu mendien ipar-muturra da.

Lurraldearen % 12 natura-parke gisa babestuta dago. Nabarmentzekoa da Towada-Hachimantai Parke Nazionala. Bestetik Gizateriaren Ondare izendaturiko Shirakami-Sanchi basoaren zati bat ere Aomori prefeturan dago.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Aomori (hiriburua, 305.884 biztanle)
  2. Hachinohe (241.613 bizt.)
  3. Hirosaki (185.865 bizt.)
  4. Towada (66.834 bizt.)
  5. Mutsu (62.220 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aomori (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan