Apirilak 25 zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Apirilak 25eko zubia

Apirilak 25 zubiak, Tajo ibaiaren estuarioa zeharkatzen du, Lisboaren gune metropoliarrean. Hasieran, ofizialki, Salazar zubia deitua, António de Oliveira Salazarrek eraikitzea agindu zuelako 1960an, gaur egungo izenarekin, Portugalen demokrazia berrezarri zuen 1974ko apirilak 25eko Krabelinen Iraultzaren ondoren deitzen hasi zen.

Itxura txundigarrikoa, altzairuzko eraikina, ia 2 kilometroz hedatzen da. Behealdeko zatia, berriki berritua izan zen, trenbideak izateko. Sarri gertatzen ziren zubiaren auto ilarak, partzialki konpondu ziren Vasco da Gama zubiaren eraikuntzarekin, 17 kilometro neurtzen duena, Tajo ibaia Montijotik Sacavémera zeharkatzen duena, Parque das Naçoes deritzonaren iparraldean, eta 1998an amaitu zena.

Tajo ibaiaren gaineko zubian soinu hau (59 s) entzun daiteke etengabe, zubiaren luzeran zehar dauden metalezko saretxo batzuetatik autoak igarotzen direnean gertatzen dena (Abiadura handian ez joatea gomendatzen da, zubiak duen saredurak, autoa, 70 kilometro orduko abiaduratik gora, oso segurua ez izatea eragiten baitu).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Apirilak 25 zubia