Tajo
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Espainia eta Portugal | |||||
| Luzera | 1.006 - 1.008 km | |||||
| Arroa | 80.000 km² | |||||
| Emaria | 500 m³/s | |||||
| Iturburua | 1.593 m garai | |||||
| Ibai ahoa | Ozeano Atlantikoa | |||||
Tajo[1] Iberiar penintsulako ibairik luzeena da. 1.120 km luze da eta 80.678 km2-ko ibai arroa hartzen du. 910 km egiten ditu Espainiako lurretan, eta 210 km Portugalen. Espainiako Aragoiko Albarracín mendilerroan jaio eta Portugalgo Lisboa hirian itsasoratzen da, Ozeano Atlantikoan. Honako hiri hauetatik pasatzen da: Aranjuez, Toledo, Talavera de la Reina eta Alcántara Espainian; eta Santarem eta Lisboa Portugalen.
Ibilbidea [aldatu]
Teruelgo probintziako Albarracín mendilerroan du iturburua, eta arroila estu eta sakonen artean hego-mendebalera egiten du. Entrepeñas, Buendia eta Bolarqueko urtegiek eten egiten dute ibaiaren ibilgua Gaztelako itsasoa izenaz ezagutzen den eremu zabalean. Aranjuezen, Jarama ibaiaren urak biltzen ditu, eta mendebalerantz hartzen du. Toledoko hiria inguratu ondoren Talavera de la Reinara iristen da; han Alberche ibaia batzen zaio. Extremaduran barneratzen da ondoren, eta Monfragueko natura parkea igarotzen du. Arroila sakonak zeharkatzen ditu gero. Ibar estu horietan urtegiak eta indarretxe handiak daude. 44 km-tan zehar Espainiaren eta Portugalen arteko muga egin ondoren, Portugalen barneratzen da eta Zézere ibaiaren urak biltzen ditu. 178 km-ren buruan, Lisboako hiriaren parean Paja itsasoa edo estuario zabala eratzen du, eta Ozeano Atlantikoan isurtzen du ura.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-19