Apofis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Apofis, duatean
Apofis zauritua

Apofis edo Apep, egiptoar mitologian, Duatean bizi ziren indar gaiztoen eta ilunpeen ikurra zen.

  • Izen egiptoarra: Apep. Izen greziarra: Apofis (Apophis)

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suge erraldoi bat bezala irudikatua izan zen, suge ataldun herensuge bezala edo dordoka, krokodilo edo kaiman handi bat bezala.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suge erraldoi bat zen, hautsezina eta boteretsua, funtzio bezala, Ra eguzki jainkoak gidatutako eguzki txaluparen ibilbidea geldiaraztea zuena, egun berrira iristea eragozteko, eta, horretarako, zenbait modu erabiltzen zituen: zuzenean erasotzen zuen txalupa, edo arrastan zihoan txalupak behea joko zuen harea bankuak eratzeko. Guzti honek, xede bakarra zuen: Maata edo Ordena kosmikoa haustea.

Apofis, geldiarazteko berarekin borroka egin behar zen gaizkia zen, baina ez zen sekula suntsitua izango, soilik kaltetua edo menderatua zen, bestela, eguzki zikloa ezingo baitzen egunero gertatu eta mundua desagertu egingo bait litzateke. Antzinako egiptoarrentzako, funtsezkoa zen gaizkiaren kontzeptua existitzea, ongia posible izateko.

Egiptoarrek, zeruak kolore gorria hartzen zuenean, Apofisek jasandako zaurien ondorioz zela uste zuten. Eklipseak ere bere eraginez gertatzen zirela interpretatu zuten, Duateko bere borrokan.

Sugeen gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suge guztiak ziren bere irudikapena, kobra izan ezik, Eguzkiaren ikurra zena. Egipton, kobra, berpizte ikur bat zen, faraoien animalia babesela zelarik, eta, Buto hirian, bere izaera mesedegarriagatik gurtuak ziren.

Izen teoforoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, Egiptoko XV. dinastiako zenbait faraoi hiksok izan zuten, Apofis I.a eta Apofis II.a kasu.

Astronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoar mitologiako pertsonaia honengatik, 99942 Apophis asteroideak hartzen du izena, teoria batzuen arabera, 2029 eta 2036 bitartean, Lurraren aurka talka egin lezakeena.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stargate telesaileko pertsonaia bati ere izena eman zion. Ikus Apophis (Stargate)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apofis Aldatu lotura Wikidatan