Krokodilo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Krokodiloak
Niloko krokodiloa (Crocodylus niloticus)
Niloko krokodiloa (Crocodylus niloticus)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Goiordena: Crocodylomorpha
Ordena: Crocodilia
Familia: Crocodylidae
Crocodylidae Distribution.png

Krokodiloak Crocodylidae familiako narrastiak dira. Eguneroko hizkuntzan, Crocodilia ordena osoko espezieak izendatzeko ere erabiltzen da, kaimanak eta aligatorrak barne. Eta batzuetan Crocodylomorpha goiordena osokoak izendatzeko, historiaurreko espezieak barne.

Crocodylidae familiako espezieak narrasti urtar handiak dira, tropikoetan bizi direnak Afrikan, Asian, Ameriketan eta Australian. Batez ere ur gezako ingurunetan bizi dira, hala nola ibai, aintzira eta hezeguneetan, eta batzuetan ur gazikarako inguruetan. Oro har ornodunez elikatzen dira, hala nola arrainez, narrastiz eta ugaztunez, eta espeziearen arabera batzuetan ornogabeez, hala nola moluskuz eta oskoldunez.

Lehen aldiz Eozenoan agertu ziren, duela 55 miloi urte inguru[1].

Eduki-taula

Izena [aldatu]

Krokodilo hitza antzinako grezieratik dator, κροκόδιλος (krokodilos), "musker", batez ere Niloko krokodiloa izendatzeko esapidean erabilia: krokódilos ho potamós, "(Nilo) ibaiko muskerra".

Ezaugarriak [aldatu]

Krokodilo taldea

Krokodiloak narrastien taldekoak dira, muskerren oso antzekoak, bere tamaina handikoak. Bizkarrean, lepotik isatseraino, plakaz osatutako geruza daukate, handiagoak diren harrapariak usatzeko. Indar handia dute, gorputzaren pisua hiru aldiz arrastatu baitezakete. Krokodiloen tamaina txikietan 1,5 metro luze eta handiek 7,5 metro izan ahal daitezke.

Australian eta Asian dauden krokodiloak munduko handienak dira eta Amerikan eta Afrikan dauden krokodiloak txikienak.

Ugalketa [aldatu]

Krokodiloak ugalketa sexuala dute. Ugaldu baino lehenago, hostoekin eta lurrarekin habia egiten dute uretatik hurbil eta ugaldu ondoren arrautzak jartzen dituzte bertan. Ez dituzte arrautzak berotzen, baina bai zaintzen. Arrautzak hostoen beroarekin berotzen dira eta horrela kumea jaioko dela ziurtatzen da. Emeak ez dira kumeetatik urrun egoten, suge eta bestelako arrautza-jaleetatik babesteko.

Krokodiloak eta gizakia [aldatu]

Krokodilo larruzko diru-zorroak, Bangkokeko krokodilo bizitegi batean

Krokodiloen azala bere gorputzetik zatirik garestiena da, botak, diru-zorroak eta Australian oso ezagunak eta erabiliak diren kapelak egiteko. Azalaren prezioa aldakorra da kolorearen arabera, azala geroz eta ilunagoa eta berdeagoa izan geroz eta garestiagoa izan daiteke[erreferentzia behar], hori baita krokodilo heldu baten kolorea.

Taxonomia [aldatu]

Crocodylidae familia bi azpifamiliatan banatua dago, horietako bat desagertua, eta hainbat generotan azpibanatua, horietako batzuk desagertuak ere:

Euthecodon generoa
Voay generoa
Osteolaemus generoa
Osteolaemus tetraspis
Crocodylus generoa
Crocodylus acutus
Crocodylus cataphractus
Crocodylus intermedius
Crocodylus johnstoni
Crocodylus mindorensis
Crocodylus moreletii
Crocodylus niloticus
Crocodylus novaeguineae
Crocodylus palustris
Crocodylus porosus
Crocodylus rhombifer
Crocodylus siamensis

Erreferentziak [aldatu]

  1. Buchanan, L.A. 2009. "Kambara taraina sp. nov. (Crocodylia, Crocodyloidea), a new Eocene mekosuchine from Queensland, Australia, and a revision of the genus". Journal of Vertebrate Paleontology 29 (2): 473–486.

Ikus, gainera [aldatu]

Antzinako Egipto [aldatu]