Aragoi ibarra

Koordenatuak: 42°36′N 0°30′W / 42.6°N 0.5°W / 42.6; -0.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragoi ibarra
Motariver valley (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′N 0°30′W / 42.6°N 0.5°W / 42.6; -0.5
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Comarca of AragonJazetania
Ur-gorputzaAragoi

Aragoi ibarra Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Pirinioetako haran bat da, Jazetania eskualdekoa, Huescako probintziaren iparraldeko muturrean kokatua. Frantzia aldeko Aspe ibarrarekin muga egiten du. Hiru eremutan banatu liteke:

  • Hegoaldean Campo de Jaca delakoa, gunerik zabalena, Val Ancha eta Bardaruex ibarrekin lotzen da, hau Villanuga eta Gaztelu Jaka udalerriek osatzen dute.
  • Ibarrararen erdialdea.
  • Ibarraren goialdea Canfranc ibarrak osatzen du. Eremu hori askoz ere itxiagoa eta malkartsuagoa da.

Ibarrak bere izena Aragoi ibaitik hartzen du, hoau Frantzia eta Espainiaren arteko mugan kokatzen diren Truchas eta Escalar iboiak dauden lekuan jaio eta Aragoi ibarra iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. Ibarra udalerri hauek osatzen dute:

Bestalde, Aragoi ibarrean Frantzia eta Espainiako nazioarteko muga iragaten duten hiru pasabide daude: Somport mendatea (1.640 metro), Somporteko tunela (1.200 metro eta 8 kilometroko luzera), eta antzinako canfrandar tunela, azken hau 1928ko uztailean ireki eta behin betiko 1970. urtean itxi zen.

Done Jakue Bideko Tolosar adarraren zatia da, honen ordezkari nagusia Jakako katedrala delarik, halere, ibar guztian zehar hainbat eliza eta baseliza erromaniko gehiago ere badaude.

Ibarburuan Candanchú eta Astún eski estazioak daude. Izan ere, ibarraren ekonomiaren eragile edo diru iturri nagusia eta ia bakarra turismoa da. Ibar honetako mendirik garaiena Villanúa udalerrian dagoen Collarada tontorra da, 2886 metroko altitudea baitu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aragoi ibarreko udalerriak
Canfranc | Gaztelu Jaka | Jaka | Villanuga