Aritomo Yamagata
Wikipedia(e)tik
Aritomo Yamagata (Hagi, Japonia, 1838 - Odawara, Japonia, 1922) Japoniako Armadako mariskala eta Japoniako politikaria izan zen. Txinaren kontra 1894an borrokan aritutako gudarostearen buru izan zen. Gobernuburu izan zen 1898tik 1900era, eta estatu nagusiko jeneral-buru, japoniarren eta errusiarren arteko gerran. Behin baino gehiagotan izendatu zuten Gerrako ministro ere, eta 1905etik 1913ra Estatuko Isilpeko Kontseiluko buru izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.