Kura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kura / Mtkvari
მტკვარი - Mt'k'vari (ka), Kür (az), Kura (tr)
MtskhetaMtkvariAragvi.jpg
Kura ibaia Miskhetan (Georgia)
Kokapena Turkia
Georgia
Azerbaijan
Luzera 1 514 km
Arroa 218 906 km²
Emaria (Surran (Azerbaijan)) 551 m³/s
Iturburua Kaukaso txikiko mendiak
Ibai ahoa Kaspiar Itsasoa
Kurarivermap.jpg

Kura edo Mtkvari[1] (Georgieraz: მტკვარი Mt'k'vari , Azerbaijaneraz: Kür, Turkieraz: Kura) Kaukasoko ibaia da. Kaukaso txikiko mendietan, ekialdeko Turkian, sortu, Georgia eta Azerbaijan zeharkatu eta Kaspiar Itsasoara isurtzen da. Aspaldiko denboretan Cyrus latinezko izenez ezaguna zen.

Ibaiadarrak [aldatu]

Kuraren ibaiadar nagusia Araks ibaia da. Elkargunean (Sabirabaden) Araks ibaiaren arroa (102.000 km²) Kurarena (86.000 km²) baino zabalagoa da.

Hidrologia [aldatu]

Kuraren emaria Surran (ahoa baino 140 km lehenago) 55 urtez (1930-1984) neurtua izan da. Ikertutako azalerak 178000 km² du, arro osoaren %84a. Emari handiena maiatzan izaten da (1067 m³/s), mendietako elurra urtzen denean, eta txikiena abuztuan (314 m³/s)

Kuraren batez besteko emariak (/s) Surran (Azerbaijan) neurtuak
Datuak: 1930 eta 1984 artean[2]

Erreferentziak [aldatu]

  1. Euskaltzaindia, Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0162.pdf 
  2. La Koura à Surra
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kura
Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.