Arnas-gutxiegitasun
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arnas-gutxiegitasuna oxigeno maila baxuegia agertzen den egoera klinikoa da, irizpide analitikoek definitzen dutena. Izan ere, odolean PaO2 < 60 mmHg ikusten dugunean diagnostikatzen da. Gainera, PaCO2 > 45 mmHg dagoenean arnas-gutxiegitasun hiperkapnikoa izena hartzen du, askotan egoera larriagoa dena.
Prozesu hau akutua edo kronikoa izan daiteke, eragilearen arabera. Akutua denean egoera oso larria izan daiteke eta are gehiago, potentzialki hilgarria.
[aldatu] Eragileak
- Arnas-aparatuaren asaldurak:
- Asma
- BGBK (Enfisema eta Bronkitis kronikoa)
- Neumoniak
- Pneumotorax eta toraxeko traumatismoak.
- Bihotz asaldurak:
[aldatu] Tratamendua
Eragileak identifikatzen eta tratatzen saiatu behar da lehenik eta behin, bai eta paziente larriak diagnostikatzen ere. Kasu hauek batzuetan aireztapen mekanikoa behar dute eta ZIU zerbitzu bereziaren sostengua.