Proba analitiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Proba analitikoak edo analisiak medikuntzan diagnostikoa lortzeko laborategian egiten dituzten proba osagarri mota bat dira.

Laginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analisiak egiteko honelako laginak eduki ditzakegu:

Odol-analisiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biokimika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biokimikaren analisien bidez, giltzurrun eta gibelaren funtzioa aztertzen ditugu, batik bat, odolean aztertzen dituzten parametro batzuk aztertuta:

  • Glukosa: Baloreak igotzen dira diabetean.
  • Urea eta Kreatinina: Giltzurruneko funtzioa aztertzeko.
  • Sodioa, Potasioa, Kloroa, Kaltzioa, Fosforoa.
  • Proteina totalak, Albumina.
  • Transaminasak (GPT, GOT, GGT eta FA): Gibela begiratzeko.
  • Kreatin-fosfokinasa (CPK), Laktato-deshidrogenasa (LDH) eta T-troponina: Bihotzeko miokardioaren entzimak dira, altuak egn ohi dira Kardiopatia iskemikoan.
  • Kolesterola, Lipoproteinak (HDL, LDL, VLDL), Triglizeridoak.
  • Burdina, Ferritina, Transferrina: Anemiak ikertzeko.

Hemograma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemogramaren bidez, odolaren hiru elementu nagusi aztertzen dituzte: hematiak, leukozitoak eta plaketak.

Koagulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Protronbina Denbora edo Quick denbora.
  • INR (International Normalized Ratio): Aho bidezko tratamendu antikoagulantearen ("Sintrom") kontrolerako erabiltzen da.
  • Tronboplastina Partzial Aktibatuaren Denbora (TPAD edo APTT ingelesez).
  • Tronbina Denbora.

Gasometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arterialak informazioa ematen du arnas gutxiegitasuna diagnostikatzeko, eta benosoa baliagarria da asaldura metabolikoetan.

Mikrobiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hemokultiboak.
  • Urokultiboak.
  • Beste batzuk: Karkaxarena, gorotzenak.

Serologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakteria edo birusen aurkako antigorputzak aztertzen dituzte odolean.

Immunologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Immunitate-sistemaren egoera erakutsiko dute A, G eta M immunoglobulinen azterketa odolean, besteak beste.

Bestela, antigorputzak begiratzen dira autoimmunitatearekin lotutako gaixotasunak diagnostikatzeko.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]