Art Spiegelman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Art Spiegelman
Art Spiegelman
Art Spiegelman 2007an.
Datu pertsonalak
Jaio 1948ko otsailaren 15a
Stockholm (SuediaSuedia)

Art Spiegelman (Stockholm, 1948ko otsailaren 15a-), jaiotzez suediarra den komikigile estatubatuarra da.

Familia judu batean jaioa, Vladek Spiegelman eta Anja Zylberberg guraso poloniarrek New Yorken hazi zuten, Queens barrutian.

1960ko eta 1970eko hamarkadak igaro zituen "underground" komikigintzan, "Real Pulp", "Young Lust" eta "Bizarre Sex" izenburuko lanak eginez, bai eta "Arcade" eta "Raw" antologiak ere.

1986an argitaratu zuen "Maus" bere lanik ezagunena izango zenaren lehen zatia: "Maus I: A Survivor's Tale" edo "My Father Bleeds History". 1991n bigarren zatia kaleratu zuen, "Maus II: And Here My Troubles Began". Bi liburukiek arreta handia jaso zuten, tartean MoMA museoan erakusketa bat burutuz. Hurrengo urtean Pulitzer Saria eskuratu zuen.

Urte hartan "The New Yorker" aldizkarirako hasi zen lanean, eta bertan egon zen 10 urtez. 2001eko irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenean, eta berak egin zuen hilabete haren azala. Honen haritik, 2004an "In the Shadow of No Towers" argitaratu zuen.

2005etik "Portrait of the Artist as a Young %@?*!" seriea argitaratzen du "The Virginia Quarterly Review" aldizkarian.

Gaur egun Manhattanen bizi da, eta bi ume ditu. Izan ere, haurrentzako "Little Lit" antologia egin du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Art Spiegelman Aldatu lotura Wikidatan