Arte higigarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arte higigarri edo arte eramangarri, Historiaurreko artearen ikerketa esparruaren barnean, neurri mugatu eta erabilerrazeko, hau da, gizakiek garraiatzeko moduko objektu batean eginiko edozein artelani (zentzu zabalean) deritzo.

Arte higigarri kontzeptua, beraz, paleolitoko labar artearekin alderatzen da. Azken hau ezin eraman daiteke, haitzulo edo harkaitzetan egina dagoelako. Neolitoko eta Metalen Aroetako estatua-zutarriak eta hilarriak bezalako tamaina handiko lanak ere ez dira arte higigarritzat hartu behar.

Arte higigarria biziki dibertsoa da, ez baititu soilik artelanak hartzen (estatuatxoak eta apaindurak kasu), baina baita objektu funtzional eta tresna apainduak ere. Honela, Paleolitoko arte higigarria dago, non, esate baterako, plakatxo grabatuak, paleolitoko Venusak, apaingarriak eta arpoi, azagaia eta bultzagailu apainduak dauden. Europar epipaleolitoan errekarri margotu aziliarrak oso bereizgarriak dira.

Neolitoan, gainera, buztin egosizko objektuak agertzen dira (hau da, pitxer apainduak, zeramikazko iruditxoak), idolotxoak, ehunak, irudi geometriko edo figuratibodun esterak, etab...

Metalen Aroan, elementu guzti hauei metalezko objektuak, objektu harranditsu eta erritualak, paparrekoak eta armak gehitzen zaizkie; guztiak biziki sofistikatuak ziren apainketa teknikekin eginak: zilar nielatua, filigranak, bozelketa, damaskinatua, moldeoa argizari galdura, etabar.