Ashikaga Yoshinori
Ashikaga Yoshinori (japonieraz 足利 義教, 1394ko uztailak 12-1441eko uztailak 12), Ashikaga shogunerriko seigarren shoguna izan zen Japonian. Ashikaga Yoshinorik, 1429 eta 1441 artean gobernatu zuen. Hirugarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshimitsuren semea zen.
Bosgarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshikazuren 1425eko bapateko heriotzak, honek, oinordeko bat izendatuta uztea eragotzi zuen, laugarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshimochik ere ez zuen oinordekorik izendatu. Yoshimochi 1428an hil zenean, Yoshinorik hartu zuen titulua, oinordekotzari buruz hitz egiteko Iwashimizu santutegian biltzar bat adostu ondoren.
1438an, Eikyo matxinada garaitu eta Ashikaga Mochiuji garaitu zuen, horrela, bere boterea sendotuz. Hala ere, 1441ean, Akamatus Mitsusukek hil zuen Yoshinoriren urtebetetze egunean.
Bere oinordekoa, bere seme Ashikaga Yoshikatsu izan zen.
| Aurrekoa Ashikaga Yoshikazu |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1429-1441 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshikatsu |