Askatasuna (alderdia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askatasuna (argipena)».
Askatasuna
Sorrera1998ko abuztuaren 31
Desegitea2009ko otsailaren 18a1
Ideologia politikoaAbertzalea
1 Espainiako Auzitegi Nazionalak desegin zuen.

1998ko abuztuaren 31n Espainiako Barne Ministerioko alderdi politikoen erroldan sartu zen Bilbon egoitza zeukan Askatasuna alderdia.

Hilabete lehenago espetxeratu zuten Herri Batasunako Mahai Nazionala, eta ezker abertzalea balizko ilegalizazioaren beldur zen, alderdi berri hau sortzera bultzatu zituena.[erreferentzia behar]

Dena den, gutxi geroago, ETAk sueten iraunkorra adierazi zuen, ilegalizazio arriskua urrunduz; hauteskundeetan ezker abertzalea Euskal Herritarrok zerrendarekin aurkeztu zen, eta Askatasuna izena erabili ere ez zen egin.

Hiru urte geroago, 2001eko maiatzean, testuingurua oso ezberdina zen, suetena hautsita. Oraingoan, Askatasuna aurkeztu zen, Euskal Herritarrok ere aurkeztu arren. Dena den, ez zuten kanpainarik egin, eta boto portzentajea sinbolikoa izan zen. Hilabete beranduago EH eta HB alderdi berri baten bersortu ziren: Batasuna, 2003ko martxoan Auzitegi Gorenak legez kanpo utziko zuena, Alderdien Legearen ondorioz.

Hala ere, Askatasunak alderdi legala izaten jarraitzen du eta hala agertzen da alderdien erregistroan, 2001etik iharduerarik izan ez badu ere. Honek analista batzuk bultzatu zituen Askatasuna Batasunak uneren batean erabiltzeko daukan "hauteskunde marka" dela esatera.[erreferentzia behar]