Assia Djebar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Assia Djebar

Assia Djebar (Cherchell, Aljeria, 1936) frantsesezko idazlea, zinemagilea, antzerki-zuzendaria eta historialaria da.

1962an bat egin zuen Aljeriako independentzia mugimenduarekin, baina, hiru urte geroago, Parisa erbesteratu behar izan zuen, Boumedienen estatu kolpearen ondorioz. Parisen karrera artistiko distiratsu bezain emankorra hasi zuen zineman, antzerkian eta literaturgintzan.

Bere literatura lanen artean Aljeriar kuartetoa tetralogia nabarmentzen da, lau eleberriok osatua: Maitasuna, Fantasia, Sultanaren itzala eta Handia da presondegia. Obra horren bidez indarkeriaren aurkako eta emakumeen aldeko borrokalari nekaezin gisa ezagutarazi zuen bere burua. Bere beste obra garrantzizko bat Medinatik urrun da (1993), emakume musulmanari buruzko ikuspegi zorrotza, hejiratik (622) gaur egun arte. 1998an Dolua basakeria batengatik eleberria argitaratu zuen, bere herrialdeko gatazka armatuetan hil diren pertsona guztiei egindako omenaldi gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Assia Djebar Aldatu lotura Wikidatan