Atari:Euskal Herriko historia/Nabarmendutako artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako artikulua Nabarmendutako irudi historikoa
Euskal tribuen kokapena erromatar geografoen arabera, gorriz leinu aurreindoeuroparrak eta urdinez zeltak

Euskal Herria erromatarren garaian bi probintziatan banatuta zegoen, eta lurraldearen zati bakoitza handiagoa zen unitate batean sartua zegoen. Horrela hegoaldea Tarraconensisen barruan zegoen eta Ipar Euskal Herria, Akitania erromatarra edo Novenpopulania zen.

Hainbat hiri sortu zituzten erromatarrek, gehien bat aurretik zegoen herrixkak birsortuz, besteak beste, Pompaelo (Iruñea), Lapurdum (Baiona), Veleia (Iruña-Veleia) eta Oiasso (Irun ?). Adierazgarria da euskarazko izenak iru(n) erroa dutela, hiri-ren baliokidea.

Euskal tribuak[aldatu iturburu kodea]

Herriak dokumentu zaharretan[aldatu iturburu kodea]

Kontuan hartu ohi diren idatzizko iturriak eta herri jakin bati edo besteri dagozkion hiri edo biziguneei buruzko datu zehatzak, baita geografian horiek kokatu ahal izateko bestelako informazio erabilgarriak ematen dituzten obrak ere, erromatarren agintaldi beteko autoreek idatziak dira, gure aroko I. eta II. mendeetakoak, hau da, Erromaren administrazio, antolakuntza, txertatze eta hiri eraikitzaile ekinaldia Iberiar Penintsulan gehien nabaritu zen garaikoak. Historiaren ikuspegitik, beraz, ez da zuzena gure aroko I. eta II. mendeetako datu horiek, besterik gabe, konkista aurreko herri edo talde etniko batek zituen mugak ezartzeko erabiltzea, zeren eta egoera ezagun eta jakin batetik hiru edo lau mende lehenagoko egoera ateratzen ari baita. Jarraian, eremu honi buruzko berriak idatzi zituzten autoreak azaltzen ditugu.

  • Estrabonek Geographia izenburuko obra idatzi zuen. Bertan agertzen diren datu asko aurreko iturrietatik hartu zituen (Posidonio, Asklepiade eta Artemidoro). Horregatik, egiten duen deskribapena, neurri handi batean, ez dagokio bere garaiari (Augusto eta Tiberioren agintaldiei), eta bai lehenagoko garai bati. Izan ere, Posidoniok K. a. 100. urtearen inguruan ezagutu zituen Galia eta Iberia dira bertan azaltzen direnak. Nolanahi ere, konkista ondoko berriak ere eskaintzen ditu.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

1933ko Aberri Eguna Donostiako Atotxako futbol zelaian