Novenpopulania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Novenpopulania
Akitania zatitu baino lehen

Novenpopulania edo Aquitania novempopulana, Akitania III.a ere deitua, antzinako erromatar probintzia izan zen, Akitania zatitzean sortua.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrak Euskal Herrira K. a. 178an iritsi eta euskaldunen lurraldean haien egitura politikoa zabaldu zuten. Iberiar penintsulatik Ebro ibaian gora Zaragoza (Caesarausta Magna) eta Jakan barrena sartu ziren. Iparraldetik, berriz, K. a. 56an Saint-Bertrand-de-Commingesen (Lugdunum convenarum) barrena.

Euskal tribuak hedatuak zeuden lurra eraso zuten: Erromatar Inperioko probintzia banaketan, baskoien lurra Tarraconensis probintzia barruan sartu zuten eta akitaniarren lurraldeari Novenpopulania (Bederatzi herri) deitu zioten. Pirinio iparraldea, Garona hegoaldea eta Bizkaiko golkoaren arteko lurralde hirukia Zesarrek konkistatu (K. a. 56) eta Augustok Loiraraino zabaldu egin zuen.

Pirinio eta Garona artean Bordele izendatu zuten hiriburu K. a. 56an. Geroago, K. o. II. mendean, bederatzi herri euskaldun bildu zituzten Novempopulanian:

Beste autore batzuk hiru gehitzen dituzte 12 direla esateko: Vasatica (Bazas), Lactoratium (Lectoure) eta Benearnensium (Leskarre). Pirinio eta Loira arteko lurraldea hiru probintzietan banatu zuten III. mendean: Novempopulania, Akitania Lehena eta Akitania Bigarrena.

Rhin ibaia igaro ostean sueboak, alanoak eta bandaloak Galia, Akitania eta Baskonia-Novempopulania zeharkatuta Hispanian sartu ziren. Honorio erromatarrak bisigodoen esku utzi zuen Akitania Bigarrena (418) eta Waliak erresuma hori antolatu zuen Tolosan.

Frankoek Bordele eraso zuten 498an eta Suatrio kondea preso hartu. Klovis I.a errege frankoak Alariko II.a bisigodoa garaitu eta hil egin zuen Vouilléko guduan (507), Klovisek Regnum Francorum izena asmatu eta Akitania bigarrena atxiki zuen. Godoak Hispaniako Toledora erretiratu ziren. Akitania-Baskonia, ordea, erromatar probintzia zen eta aldi berean erasotzen zuten Leovigildok hegoaldetik, Araba hartu eta Victoriacum fundatu zuenak (581), eta Txilperikok iparraldetik. Baskoien aurkako borroka Errioxako Kantabria, Orba (Ejea) eta Okzitaniarren Tolosa arteko lurretan jokatu zen (590). Austrasiako Teodoberto I.a eta Burgundiako Teodorico erregeek hartu zuten Akitania 601ean. Novempopulanian bizi ziren baskoiak menpean jarri zituzten. Urte berean Novenpopulania beste Akitaniakoengandik bereizi eta Baskonia-Akitaniako dukerria sortu zuten, Genial galo-erromatarra izan zen lehen dukea (602 - 627).

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

781ean erreinu bihurtu zuen Karlomagnok, eta IX. mendearen bukaeran dukerri egin zuten berriro. Poitiersko dinastiaren mendean egon ondoren burujabetasuna galdu eta Frantziako koroaren mende gelditu zen, Akitaniako Leonor Frantziako Luis VII.arekin ezkondu zenean. 1154an Henrike II.a Plantagenetekin (geroago Henrike II.a Ingalaterrakoa) ezkondu zen Leonor, bigarrenez, eta hala, Ingalaterrako koroaren mende gelditu zen Akitaniako lurraldea. Harrezkero gorabehera asko izan ziren Ingalaterrako eta Frantziako koroen artean; Karlos VII.ak konkistatu zuen Frantziarentzat 1453an.