Atharratze-Sorholüze
Wikipedia(e)tik
|
Atharratze-Sorholüze |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Tardets-Sorholus | ||
| Antolaketa Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Atharratze-Sorholüze (burua) |
||
| Alkatea | Arnaud Villeneuve (2008-2014) |
||
| Herritarra | Atharraztar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 14,99 km2 | ||
| Garaiera | 209 (min)-793 (max) m. | ||
| Distantzia | ? km Maulera | ||
| Postakodea | 64470 64533 (INSEE kodea) |
||
| Biztanleria | 613 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 40,9 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1859 (Atharratze eta Sorholüze batu) | ||
Atharratze-Sorholüze Zuberoako bosgarren udalerri nagusiena da, Maule, Sohüta, Barkoxe eta Bildoze-Onizpea ondoren. Halaber, Basabürüako hiriburua da.
Udalerri mugakide hauexek ditu: Barkoxe iparraldean, Aloze eta Iruri mendebaldean, Montori hego-ekialdean eta Liginaga-Astüe hegoaldean.
656 biztanle zituen 1999an. Probintziako beste udalerrien moduan, galera demografiko etengabekoa jasan ditu azken mendean. Izan ere, 1896an, 1.100 lagun bizi ziren bertan.
Benito Lertxundi kantariak ezagunago egin zuen herria "Atharratzeko Jauregia" abestiagatik.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Hidrografia
Udalerria Oloroeko ibaiaren ibaiadar batzuek zeharkatua da[1]:
- Joos erreka eta bere ibaiadarrak:
- Ibarra erreka
- Sustaris erreka
- Uhaitzandi eta bere ibaiadarrak:
- Batasse erreka
- Etxeberri erreka eta bere ibaiadarrak:
- Adacassé erreka
- Erretzu erreka
- Goienlepue erreka
- Jaga erreka
- Laritolle erreka eta bere ibaidarra:
- Lauzibar erreka
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Barkoxe iparraldean
- Aloze eta Iruri mendebaldean
- Montori hego-ekialdean
- Liginaga-Astüe hegoaldean
[aldatu] Toponimia
"Atharratze" toponimoak[2] itxura hauek zituen: Tardedz (1249, Oloroeko notarioa[3]), Tardetz (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[4]), Tarzedz (1310, Baionako kartularioa[5]), Tardix (1692, Lextarreko Gortearen arautegia).
"Sorholüze" toponimoa[2] 1520ko Zuberoako ohituran[6] agertzen da. Agian euskarazko sorho edo "soro" hitzarekin lotura du.
Frantsesez eta okzitanieraz Tardets-Sorholus du izena.
[aldatu] Historia
1790, Atharratzeko Kantonamendua 10 herriek osatua izan zen: Hauze, Ligi-Atherei, Larraine, Liginaga-Astüe, Montori, Santa Grazi, Zalgize, Sorholüze, Atharratze eta Iruri[2].
1859ko apirilaren 17an, Atharratze eta Sorholüze herriak batu eta Atharratze-Sorholüze udalerria sortu zuten, Onizegaine antzinako herriaren zati batekin batera (beste zatiak Aloze-Ziboze-Onizegaine sortu zuen). Segidan eliza berria eraikitzeari ekin eta 1866an bukatu zuten. Antzinako eliza 1883an bota zuten.
1905eko irailaren 1ean Oloroe-Maule trenbidearen Landa-Atharratze tartea ireki zuten.
[aldatu] Alkateak
| Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Lanbidea |
|---|---|---|---|
| 1995-2001 | Pierre Erbin | ||
| 2001-2008 | Pierre Erbin | ||
| 2008-2014 | Arnaud Villeneuve |
[aldatu] Ekonomia
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarritua (abelazkuntza, belardiak).
[aldatu] Biztanleriaren eboluzioa
Jean de Jaurgainen "Journal de Pierris Casalivetery" egunkariaren arabera[7] Maule-Lextarreko notarioa zen Pierre Casaliveteryk zioen 1460 eta 1481 artean 7,5 su edo foguera zeudela Atharratzen eta 1540 eta 1548 artean 47, hau da, 41 eta 258 biztanle hurrenez hurren.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2005eko biztanleria INSEEk eginiko behin-behineko zenbaketa da
[aldatu] Kultura
Atharratze-Sorholüzeko jaiak abuztuaren 15aren inguruan izaten dira, pilota txapelketa, suzko zezena eta dantza tradizional zuberotarrak egoten direlarik bertan.
[aldatu] Ikustekoak
- Atharratzeko eliza (San Pedro)[8] XIX. mendearen bukaerakoa da.
- Maidalena ermita, 793 metroko altueran, izen bereko mendian eta Barkoxeko mugan.
[aldatu] Atharraztar ezagunak
- Agosti Xaho (1811-1858), idazlea.
- Emmanuel Intxauspe (1815-1902), idazlea.
[aldatu] Ekipamenduak
[aldatu] Kirolak
Atharratzetik 2007ko Frantziako Tourraren 16. etapa igaro zuen, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana.
[aldatu] Hezkuntza
Atharratzek haur-eskola bat eta lizeo bat, Jaureguy[9] izenekoa, ditu.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Sandre Datu-basea
- ↑ 2,0 2,1 2,2 Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Oloroeko notarioa - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
- ↑ XIV. mendeko Baionako kartularioa edo "Livre d'Or" - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua
- ↑ Manex Goyhenetche: "Histoire générale du Pays basque" 3. Liburukia Elkarlanean, 2001, ISBN 2 9131 5634 7, 24. orr.
- ↑ Mérimée datu basea
- ↑ Jaureguy
[aldatu] Kanpo loturak
| Zuberoako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Ainharbe • Aloze-Ziboze-Onizegaine • Altzai-Altzabeheti-Zunharreta • Altzürükü • Arrokiaga • Arüe-Ithorrotze-Olhaibi • Atharratze-Sorholüze • Barkoxe • Berrogaine-Larüntze • Bildoze-Onizepea • Domintxaine-Berroeta • Eskiula • Etxarri • Etxebarre • Ezpeize-Ündüreine • Gamere-Zihiga • Garindaine • Gotaine-Irabarne • Hauze • Idauze-Mendi • Iruri • Jeztaze • Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine • Larraine • Lexantzü-Zunharre • Ligi-Atherei • Liginaga-Astüe • Lohitzüne-Oihergi • Maule-Lextarre • Mendikota • Mitikile-Larrori-Mendibile • Montori • Muskildi • Ospitalepea • Ozaraine-Erribareita • Ozaze-Zühara • Pagola • Santa Grazi • Sarrikotapea • Sohüta • Urdiñarbe • Ürrüstoi-Larrabile • Zalgize-Doneztebe |
||


