Attila József
Attila József (Budapest, Hungaria, 1905 - Balatonszarszo, 1937) hungariar idazlea izan zen.
XX. mendeko hungariar poeta nagusietako bat da.
Biografia[aldatu]
Idazten gazterik hasi bazen ere, hil ondoren bakarrik izan zen benetan ezagun eta ospetsu. Gazterik egin zen orduan legez kanpo zegoen Hungariako Alderdi Komunistako kide.
1932an, Valóság izeneko literatura-aldizkaria sortu zuen, eta 1936an, Szép Szo (euskaraz, Argudioa), eragin handia izan zuen politika- eta literatura-kazeta.
Langileen poeta izan zen, eta klase-borrokaren sinbolo nagusi bihurtu zuen ama, garbitzaile pobre bat, bere lanetan. Marxen eta Freuden ildotik, errealismoa eta irrazionaltasuna tartekatzen dira Jozsefen lanetan, eta, gizaki modernoaren pentsamendu konplexuaren ondoren, beti nagusitzen da edertasunerako eta harmoniarako dei garratza.
Etengabeko egonezinean bizi izan zen beti, eta bere burua tren aurrera jaurtikiz hil zen.
Obra nagusiak: Ez naiz ni oihuka ari den hori (1925), Artzaren dantza (1935), Ez da barkamenik (1936).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.