Australopithecus anamensis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filozoa

Australopithecus anamensis
Fosilaren garaia: Pliozeno

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Generoa: Australopithecus
Espeziea: Australopithecus anamensis
Leakey et al, 1995

Australopithecus anamensis Meave Leakey ikerlariak aurkitutako espeziea da. Honen arrasto gutxi aurkitu dira orain arte: aurpegi baten zati bat hortz batzuekin, eskeletoko hezur batzuk eta osatu gabe dagoen mandibula bat.

Jakina da bere haginak Ardithipecus ramidus-arenak baino handiagoak direla, eta aurkitutako tibia zabal eta gogor bati esker, hankabikoa zela ziurtatzen da. Letaginen txikitzeak, seguruenez, ahoekin eginiko borrokak amaitutzat ematen ditu. Anamensisaren hortz esmaltea bere arbasoak baino lodiagoa da eta honek esan nahi du, oihan inguruetan bizi bazen ere, fruitu lehorrak bezalako jaki gogorrak jaten zituela, tuberkulu eta haziez gain.

Bere habitata bere arbasoena baino irekiagoa zen, oihan eta baso irekietan bizi baitzen, eta horrela, jaki eta babesleku gehiago zituen.

Aurkitutako hezur urriekin eginiko kalkuluen arabera metro eta erdira iristen ez zen garaiera zuten gizaki hauek eta 30 kilogramo inguru pisatzen zituzten, gaur egungo txinpantzeen antzera.

Espezie hau eta gero, giza eboluzioaren katea banatu egiten da, batzuk milioi urte batzuk eta gero desagertu egiten direlarik eta beste batzuk gu bizi garen garairaino iraun dugularik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Australopithecus anamensis Aldatu lotura Wikidatan