Azkarate (Araitz)
- Artikulu hau Nafarroako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Azkarate | |
---|---|
Euskal Herria | |
Balerdi mendia Azkarate herriaren gainean. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Araitz |
Posta kodea | 31891 |
Herritarra | azkaratear |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′10″N 2°00′31″W / 43.0361°N 2.0086°W |
Garaiera | 420 m |
Demografia | |
Biztanleria | 93 (2020) |
Azkarate Araizko (Nafarroa Garaia) mendebaldeko kontzeju bat da. 2011ko erroldan, herriak 101 biztanle ditu, eta 4.983 km²; horrenbestez, biztanle-dentsitatea 20,27 biz./km² da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balerdi mendia (1.197 m) kontzejuaren mendebaldean dago kokaturik, Azkarate izanda tontorrera igotzeko ohiko abiapuntua. Bestela, Errekaundieta eta Ugaldeko erreka hemen sortzen dira eta Araxes ibaiarekin bat egiten dute.
Kontzeju edo udalerri mugakideei dagokienez, Arribe-Atallu ekialdean, Betelu hego-ekialdean, Uztegi hegoaldean, mendebaldean Aralarko Malloak, ipar-mendebaldean Bedaio (Tolosa) eta iparraldean Orexa (Gipuzkoa) ditu.
Intsausti Zubillaga familiak dirutza ekarri zuen herrira, Kuban XIX eta XX. mendeetan izandako azukre landaketetan irabazia.[erreferentzia behar]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Esteban eliza.
- San Fermin ermita: XVI. mendearen bukaerako baseliza.
- Katarain musika estudioa.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
98 | 95 | 91 | 91 | 91 | 94 | 99 | 96 | 99 | 101 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Araizko kontzejuak | ||
---|---|---|
Arribe-Atallu • Azkarate • Gaintza • Intza • Uztegi |