Bach loreak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bach loreak egoera emozional negatiboak (atsekabea, bakardadea, beldurra...) gainditu eta gaixotasunak saihesteko ustez balio duten 38 lore esentzien multzoa dira, Edward Bach ingeles medikuak (1926-1934) asmatu zituena. Produktu homeopatikoen antzera, soluzio hidroalkoholiko batez osaturik daude 1:144 proportzioan (lore beratua:brandya) eta ez da frogatu inongo eragin fisiologikorik dutenik.

Bach loreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agrinomy (Lapatina, urtsubelarra) (Agrimonia eupatoria) Aurpegi alaiaren atzean buruko oinazerako. Norberak bakoitza benetan den lez izatea onartu. Sentimenduak era irekian eta egiazko moduan komunikatzeko. Auto-onarpena eta benetako barne poza sustatzeko. Gehiegizko pozaz "ezkutatuan" dauden arazoei, antsietateari aurre egiteko indarra ematen du.
  • Aspen (Lertxuna, zuzuna, orrikara, burzuntza) (Populus tremula) Jatorri ezezagunaren beldur edo antsietaterako. Gauza ezezagunei aurre egiteko konfiantza areagotzen du. Kontzeptu erlijioso, esoteriko, mundu espiritual gorenak esploratzeko beldurrak uxatzen ditu eta euren ulertzea hobetzen du.
  • Beech (Pagoa, zakarda) (Fagus sylvatica) Intolerantziarako. Gainerakoentzako etengabeko kritikak eta haserrea. Besteen gaitasun positiboez ohartzeko eta desberdintasunen eta inperfekzioen onarpena. Inoren portaeraren aldera tolerantzia, errukia eta barkamena sustatzen ditu.
  • Century (Lubeazuna, astuzkerra) (Centaurea scabiosa) Pertsona lagunkoiak "ezetz" esaten ez dakitenentzako. Inoren mendean jartzea, norberarekin borondate eza. Norberaren ikuspuntua defendatu eta adierazteko barne indarra ematen du, besteen iritzien eraginetik aldentzea. Laguntzarako ahalmena buruz buru eta independentzia.
  • Cerato (Ceratostigma willmottiana) Norberanganako etengabeko zalantza. Izaera tinkotzeko, norberaren senean fedea eta segurtasuna hartzeko eta bakoitzaren egiazko pentsaera jakinarazteko adorea. Desorientazioa ezabatzeko eta erabakien independentzia sustatzeko.
  • Cherry Plum (Gereziondoren lore zuria) (Cerasifera) Lasaitasuna, bakea, oreka eta norberagan konfiantza, beldur okerrenak kontrolagarriak direla pentsatzeko arrazoizko sinesmena. Kontrolik eza, tortura fisiko eta psikikoak gainditzen laguntzen du.
  • Chestnut Bud (Gaztainondoa) (Castanea sativa) Zailtasunak norberaren akatsetik ikasteko, bizitzaren eskarmentutik irakaspenak barneratzeko. Orainaldian arretaz bizitzeko.
  • Chicory (Sorgin-belarra, txikoria) (Cichorium intybus) Posesibitatea, auto-gupida eta auto-arreta. Baldintzarik gabeko maitasuna sustatzen du. Ezer trukean espero gabe ematean, euren ingurukoei diren bezala izaten eta hazten uzten zaie.
  • Clematis (Aihenzuria) (Clematis vitalba) Etorkizunaz ametsetan orainaldiari arreta eskaini barik. Ideien burujabetza, oinak lurrean edukitzeko. Orainaldian eta etorkizunean jakin-mina eta arreta jartzea.
  • Crab Apple (Sagarmina, basasagarra) (Malus sieversii) Bere itxurapenari gorroto dio, garbiketarekin obsesio, lore hau ikuzgarria da gauzak ikuspegi egokitik ikusteko. Barne garbitasun sentsazioa eta gorputzaren auto-onarpena zein munduaren ikuspegi garbia ahalbidetzen du.
  • Elm (Zumarra, zuhagua) (Ulmus sp) Erantzun beharrez estututa eta behar larregiagatik adorerik gabe dagoenentzako. Estresa eta presioa ondo kudeatzeko eta norberaren konfiantza eta fedearen berreskuratzea. Gaitasuna gehiegizko lana ordezkatzeko eta jakin noraino heldu daitekeen.
  • Gentian (Errosta, gentziana) (Gentiana lutea) Bizitzaren ondorioak onak izango direla eta berriz saiatzeko indarra ematen du, zailtasunak gaindituak izango direla sinetsiz. Helburuak jarraitzen laguntzen du irmotasun eta konfiantzaz. Pentsamendu ezezkoak desagertzen dira.
  • Gorse (Otea, otaka, elorri-triska, aliaga) (Genista scorpius, Ulex parviflorus) Itxaropenarena, gogoa, eta bizi gogoaren berrezarpenerako eta prozesu horren parte hartzea bermatzen du. Gauzak ondo joango direnaren sinesmena eta borroka gogoa sustatzeko arazo mental, fisiko edo sozialak izan arren. Bide berriak barneratzeko ausardia.
  • Heather (Ginarra, txilarra, ainoa) (Erica sp, Calluna sp, Daboecia sp) Barne eta kanpo entzumena. Barne lasaitasuna eta nork bere burua aski izate emozionala, besteen arreta zentroa izan gabe. Besteenganako enpatia eta axola.
  • Holly (Gorostia) (Ilex aquifolium) Maitasuna. Maitatua izatearen sentimendua eta besteengan sinestea eragiten du. Errukia unibertsala eta bihotz zabaldura.
  • Honeysuckle (Atxaparra, sasiama, ahuntzostoa, Jaungoikoaren atzamarrak) (Lonicera sp) Oraina bizitzea, aldaketak eta garapena onartuz. Orainaldiaren aukerak ikustea, gaurkoan ere hautabideak daudela ikustea.
  • Hornbeam (Karpe zuria, eupear karpea, urkitxoa) (Carpinus betulus) Bizitzeko kemena, gogoa eta axola. Eguna, esperientzia goxo gisa hartzen da lan ikaragarri baten ordez.
  • Impatiens (Impatiens glandulifera) Pazientzia, onarmena eta bizitzaren erritmoaren egokitzapena. Ulermena eta diplomazia. Barne lasaitasuna.
  • Larch (Laritza, alertzea) (Larix decidua) Norberaren gaitasun eta trebetasunetan sinestea. Autoestima igotzean, ekimentsuak izaten laguntzen du eta hutsegiteetan ez kezkatzea. Gertaerak benetako moduan ikustea.
  • Mimulus (Chimino lorea) (Mimulus lewisii) Besteekiko komunikazio hobea. Erronkak gainditzeko ausardia. Euren kaxara bakarrik moldatzeko gai dira inolako beldurrik gabe.
  • Mustard (Ziapea, mustarda, mostaza, zerba) (Brassica juncea) Amets ilun eta sakon batetik emeki esnatzea. Zoriontasuna eta bizi poza. Egunak, ilunak zein argitsuak izan, lasaitasun eta orekaz bizitzeko.
  • Oak (Haritza, haritzondoa) (Quercus sp) (Haritza, haritzondo) (Quercus sp) Norberarenganako begirunea berreskuratzeko, erantzukizunei mugak jarriz eta gatazkak noiz eten jakinez. Honek, atsedenaz eta inguruko pertsonez gozatzeko onartzea dakarkio.
  • Olive (Olibondoa, oliba) (Olea europaea) Kemena, indarra eta bizitzarekiko ardura. Gorputza entzuteko ahalmena eta honen muga eta beharrak ezagutzeko gaitasuna baliabidetzen du. Gorputz biziberritu eta elikatua sustatzen du.
  • Pine (Pinua, lera) (Pinus sp) Kexa, axola eta norberarekiko onarmen zuzena. Erruaren gainetik dagoen benetako damutzea. Barkatzea, onartzea eta iragana joaten uzten laguntzen du.
  • Red Chestnut (Indi gaztainondo gorria) (Aesculus x carnea) Zentzuzko kezka eta objektiboagoa. Etorkizunarekiko lasaitasuna, itxaropena eta bakea. Besteengan ideia baikorrak zabaltzeko gaitasuna, egoera zailenetan aurkituta ere.
  • Rock Rose (Heliantemoa) (Helianthemum nummularium) Gogo-aldartea lasaitzen du. Izuarekiko perspektiba eta neurria egokitzea. Egoera balioesteko ahalmena. Egoera zailetan laguntzea, norberarentzako asmatzen duen arriskua ahaztuz.
  • Rock Water (Harri(bizi)/haitzaren ura) Eredu gorenak mantentzeko abilezia ematen du modu lasaiagoan. Malgutasun fisiko eta mentala. Mundu emozionalarekiko harremanak arintzen ditu.
  • Scleranthus (Esklerantoa) (Scleranthus annuus) Erantzun azkar eta zuhurrak emateko gaitasuna. Izaeraren irmotasuna. Kontrakoen integrazioa sustatzen du, erabakiak ahalbidetuz. Bizitzaren helburuak argitzen dira. Antagoniko aukeren balioztatzea. Barne oreka.
  • Star of Betlehem (Hegazti esnea, txori esnea, oilo esnea) (Ornithogalum umbellatum) Zauriaren onarmena eta sendatzea. Bakea eta kontsolamendua. SHOCK-ak eraginez kolpatutako sare energetikoa berritzea. Shock edo trauma baten ondoren, egoera emozionala lasaitzen eta arintzen du.
  • Sweet Chestnut (Gaztainondo gozoa) (Castanea Sativa)Etorkizunaren eta ondorengo birjaiotze sentimendua onartzea. Baikortasuna eta bakea. Tunel ilunaren bukaeran argia ikustea. Beheko sakontasunetik azalera igeri egitea. Berriz hasteko ausardia eta fedea sustatzen du.
  • Verbain (Berbena-belarra, belberina) (Verbena officinalis) Besteen iritzi eta erabaki berezkoak onartzeko. Pasiozko energia karismatikoa eta ideal eta sinesmen irmoak ere baina malgutasunez.
  • Vine (Mahatsa, mahatsondoa, mahats-aihena) (Vitis vinifera) Norberaren ahultasunaren bitartez errukia eta empatia sustatzen du. Onura berekoi gabeko zerbitzua. Besteen indibidualtasunarekiko jasankortasuna. Trebetasuna eta indarra era baikorrean erabiltzea laguntzen du.
  • Walnut (Intxaurra, intxaurrondoa, intxaurtzea) (Juglans regia) Aldaketari moldatu ezin eta kanpoko eragin desiraezinetatik babestea. Egoera berrietara egokitzeko. Iraganarekin puskatuz zerotik hastea. Adore, ausardia, kemena.
  • Water Violet (Ur bioleta-lorea) (Hottonia palustris) Harrokeria, ardurarik eza, zorroztasuna, bakardadea eta isolatzea gainditzeko. Maila sentiberagoan bizitzea. Besteen konpainiaz gozatzea, harreman adiskidetsuagoak mantenduz. Ezagutza, balioen eta jakituriaren transmisioa ahalbidetzen du. Besteentzako maila berean eredugarri suertatuko dena. Ulermen, tolerantzia, baretasuna eta enpatia.
  • White Chestnut (Indigaztaina, itsas gaztaina) (Aesculus hippocastanum) Etenbako errepikapen bizkorra pentsamendu, argudio eta irudi, ezin desiratuzkoak, onartezinakin. Lasaitasuna, onura eta gogozko sosegua lortzeko pentsamenduak modu konstruktiboan erabili eta bide batez arazoei irtenbidea aurkitzeko. Pentsamendu argiak eta kontrolpean edukitzeko.
  • Wild Oat (Olo gaiztoa, zoragaria, sahats-belarra) (Avena fatua) Norberaren bizitzaren norabidearen zalantzarako. Osorik sentiarazteko eta nahiak beteko dituen bokazioa eta bidea aurkitzea. Trebetasun eta gaitasunak era bultzatzailean erabiltzea. Barne ahalmena indartzeko eta onartzeko.
  • Wild Rose (Astalarrosa, sapalarrosa, arkakaratsa, sasiarrosa) (Rosa canina) Noraez, etsipen eta gogo faltarako. Bizipoza, norberaren bizitzarenganako ardura eta bizitza aldatzeko egin beharreko urratsak emateko ekimena.
  • Willow (Sahatsa, zumea, zumerika, zarika.) (Salix sp) Auto-erruki eta erresuminarako. Aspaldiko bidegabeko kontua barkatu, onartu eta ahaztuz bizitzaz gozatzeko. Norbere bizitzaren egoera eta arduraz birjabetzea modu baikorrean. Besteei egozten zaizkien zailtasunen erruez jabetzea.
  • Rescue Remedy Rock Rose (Heliantemoa), Impatiens (Impatiens glandulifera), Cherry Plum (Gereziondoren lore zuria), Star of Bethlehem (Hegazti esnea) eta Clematisaren (Aihenzuria) nahastura.