Zumar
|
|
||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ulmus carpinifolia
|
||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||
|
Zumarrak (Ulmus) Ulmazeoen familiako eta Ulmus generoko zuhaitzak dira. Hosto erorkorrekoak dira. Oinalde asimetrikoa duten hosto txandakatu edo distikoak, nekez ikusten diren lore txiki berdeak eta samara-motako fruituak dituzte.
XIX eta XX. mendeetan, zumar espezie eta barietate ugari landatu ziren Europako eta Ipar Amerikako kale eta parkeetan. Horrela sortu ziren zumarrez landatutako hiribide eta ibiltokiak, "zumardi"[1] edo "zumarkale"[2] izenekoak. Baina azken hamarkadetan, zumar ia guztiak, hirietakoak batez ere, hil egin dira grafiosi izeneko gaitzak jota, kakalardoek hedatutako onddoa. Egoera honi erantzuteko, baratzezainek barietate berriak garatu dituzte, gaitzari aurre egiteko gai direnak.
-
'Sapporo Autumn Gold', Florentzia inguruan
Espezieak[aldatu]
Hauek dira zumar espezie ohikoen edo ezagunenak:
- Ulmus americana - Amerikar zumarra
- Ulmus davidiana
- Ulmus glabra - Zumar hostazabala
- Ulmus laevis
- Ulmus minor - Zumar hostotxikia
- Ulmus parvifolia
- Ulmus procera - Zumar ingelesa
- Ulmus pumila
- Ulmus rubra
- Ulmus alata
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Boulevard zumardia, Donostia (Kale izendegia)
- ↑ Mazarredo zumarkalea, Bilbo (Kale izendegia)
Kanpo loturak[aldatu]
- The Sauble Elm (Ontario, Canada)
- [1]. Northern Arizona University: Elm trials.
- Tree Family Ulmaceae Diagnostic photos of Elm species at the Morton Arboretum